Atala: ‘ahm 1986-2026’

Sagardoa Altzan (2): etxea, dolarea eta sagastiak

2026, Maiatzak 26

l10677

Iñigo Landa, Juan Carlos Echeveste

XV. mendearen amaieratik aurrera, Altzan sagardo negozioak zuen errentagarritasunak sagastietan eta dolarea zuten baserrietan inbertitzea sustatu zuen. Etxe-kopurua biderkatu egin zen, XV. mendeko 25etik XVI. mendearen amaierako 64ra iritsi zelarik [1]. Horrela, Altzako paisaia bizitokia eta dolarea zituzten baserriez jantzi zen,sagastiekin eta ereiteko lurrekin, gaztainondoekin, eta mendi, larre eta arboladiekin osatuak, azken hauek abereentzako eta egurra bezalako oinarrizko lehengaia lortzeko erabiltzen zirenak.

Etxe eta baserri multzo handi horretan, ordea, mailaketa sozial argi bat nabarmendu behar da, denboran zehar are gehiago markatuko dena. Alde batetik, jauna eta familia bizi ziren etxe pribilegiatuen talde txiki bat zegoen, Altzako auzokide gisa udaletxeko eta parrokiako karguak berenganatzeko eskubidea zutenak; bestetik, maizter batek eta bere familiak bizi eta lan egiten zuten gainerako baserri guztiak, inbertitzaile edo errentadunak zituztela jabeak, -horietako asko merkatariak-, gehienetan inguruko hiribildutako auzokideak, baina jabe horien artean erakunde erlijiosoak ere aurkituko ditugu, Donostiako Santa Katalina edo San Bartolome komentuak, adibidez.   (gehiago…)  »  

«Altzako etxeak eta baserriak dokumentuetan» eguneratuz

2026, Maiatzak 18

altzako-etxeak-mapa-0

Iñigo Landa Ijurko

Duela hamahiru urte, “Altzako etxeak eta baserriak dokumentuetan” izenburuko artikulua argitaratu genuen Altza, Hautsa Kenduz aldizkarian. Bertan, etxe eta baserrien zerrenda egiteaz gain, bakoitzaren lehen aipamen dokumentala eta izenaren aldaerak jaso genituen, besteak beste [1]. Urte batzuk igaro dira, eta tarte horretan dokumentu berriak eskuratu ditugu; beraz, lehen aipamenari dagokionez, zerrenda hura eguneratu beharra daukagu.

Horrela, 1900. urtera arte dokumentatutako etxe eta baserriak 191 dira guztira. Horietako asko desagertu dira: 104, hain zuzen. Gainerako 87en artean -zerrendan beltzez nabarmendu ditugu-, batzuk oraindik baserriak dira; beste batzuen orubeetan etxe edo landetxe berri bat eraiki dute izena gordez; eta beste batzuetan hondakinak baino ez dira geratzen, edo nolabaiteko arrastoa material bat utzi dute, hala nola armarri bat. Zerrendako hamalau baserrien kokapen zehatza ez dugu ezagutzen, eta kurtsibaz nabarmendu ditugu. Mapan ikus daiteke etxe eta baserrien kokapena, baita interneten ere, helbide honetan.   (gehiago…)  »  

Sagardoa Altzan (1)

2026, Maiatzak 8

Altza, 1850

Altza, 1852

Iñigo Landa, Juan Carlos Echeveste

Andrés de Arzacek, XVII. mendean, adierazi zuen sagardoa zela lur jabeen salmenten ardatz nagusia . Eta hala zen, Erdi Arotik aurrera, sagarra izan zen Altzako lurraldearen fruiturik garrantzitsuena, eta landatutako azalera handi bat sagarrondoz beteta egon da. Biztanleria gehienak, zuzenean edo zeharka, sagardoaren bidez bizi zen: sagarrondoak landu, sagardotegian lan egin, kupelak eta barrikak fabrikatu, garraiatu… Bere garrantzia honetan zetzan: sagardoa, edaria izateaz gain, biztanleriaren eguneroko dietaren oinarrizko elikagaia zen, eta itsasora abiatzen ziren ontzien hornidura ezinbestekoa.

Altzako sagardoaren gaia lau ataletan landuko dugu:

1. Sagardoa Erdi Aroko dokumentazioan: Erdi Aroan ezartzen dira hurrengo mendeetan sagardoaren ekoizpena eta merkaturatzea arautuko dituzten oinarri legalak. Dokumentu nagusia 1450ean Altza eta Donostia artean lortutako adostasuna jasotzen duen gutun zatitua izango da.   (gehiago…)  »  

Podabinak: sagastietako jornalari espezializatuak

2026, Apirilak 18

Miravalles (ikusi 3)

Podabinak mahastiak eta sagastiak inausten espezializatutako jornalariak ziren, eta inauskinak izendatzeko izen hori Donostiara eta inguruko udalerri batzuetara mugatzen zen [1]. Gremio bat osatzen zuten beren kofradiarekin, Santiago Jaunarena, 1509tik aurrera ordenantza propioak izan zituena. Kolektibo hori maizterrek eta errentariek osatzen zuten gehienbat, baina baziren baserrien eta etxeen jabeak ere, guztiak Donostiako jurisdikzioaren mende zeudenak, Altza barne.

Podabinen artean abizen altzatarrak daude. 1568ko kontratuan, adibidez, Juan Pérez de Aduriz agertzen da podabinen ordezkari gisa. 1778an Juan Bautista eta Joseph Joaquín de Casares agertzen dira, Juan Bautista de Lizardirekin batera, Podabinetako Santiago Apostoluaren Kofradia ordezkatuz.   (gehiago…)  »  

Altza XII. mendean

2026, Martxoak 23

mapa-xii-mendea-1

(Ikusi oharra mapari)

Iñigo Landa, Juan Carlos Echeveste

Altzaren lehen aipamena 1141ean agertzen da idatzizko dokumentu batean, Gartzia Ramírez erregeak Iruñeko Santa Maria elizari «Iheldo Bizchaya, Hurumea, Alça et Soroeta cum suis pertinentiis» izenekoan zeukan guztia eman zionean. Altzaren izena idazten den lehen aldia da. Hamarkada batzuk geroago, 1178an, Antso Jakitunak dohaintza hori berretsi zuen, haren irismena zehaztuz: «Alza et Soroetha cum tota sua pertinentia et cum totas suas pesas pescarias». Altza eta Soroeta Pasaiako badiaren inguruko muinoetan zeuden bi landa-kokaleku ziren, gaur egungo Altzaren lurraldean. «pescarias» aipamenak adierazten du bertako biztanleek itsasoko eta inguruko ibaietako baliabideak aprobetxatzen zituztela, eta «pertinentia» aipamenak iradokitzen du leku horietan landako lurrak, larreak, fruta-arbolak eta basoak ere sartzen zirela. Beraz, jarduera dibertsifikatua duten nekazaritza eta abeltzaintzako establezimenduak dira [1].   (gehiago…)  »  

Burdin Aroa eta erromatar garaia Altzaren inguruan

2026, Martxoak 1

capitulo-2

AHMk azken berrogeita hamar urteotan argitaratutakoaren berrikuspena egiten ari garela, agerikoa da Historiaurreari eta garai erromatarrari buruzko argitalpenen zerrenda laburra dela, dauzkagun datu eskasen bidez uler daitekeena. Altza Hautsa Kenduz eta Estibaus aldizkarietan jaso genituen bere garaian Francisco Barriok Ametzagainan eta Marrusen aurkitutako Paleolitoko materialak. Halaber, Aitzetako Txabalako dolmena eta Txoritokietako monolitoa ere gure arreta jaso zuten, Altzatik oso gertu daudelako.

Hala ere, ez diogu arretarik eskaini beste aro historikoei, hala nola Burdin Aroa eta garaia erromatarrari, Altzaren lurraldean aro horietakoak diren aztarnarik ez delako aurkitu; horrek ez du esan nahi gure espazioa garai horietan hutsik egongo zenik. Alderantziz baizik. Oiartzungo eta Urumeko harana tartean dagoen Altzako espazioa, guk espazio horretan bete-betean integratua ikusten dugu, azken hamarkadetan gure inguru hurbilean egindako indusketetan azaleratu den bezala. Aurkikuntza horiei lerro hauek eskainiko dizkiegu.

  (gehiago…)  »  

Biztanleria-datuak eguneratzen

2026, Otsailak 12

biztanleria-grafikoa1

Altzako Historia Mintegian aurten gure berrogeita hamargarren urteurrena ospatzen dugu. Urtebetetzea ospatzean egindakoa gogoratzen dugu, baina batez ere garenaren eta aurrera jarraitzeko ilusioa eta motibazioa ematen diguten proiektuen ospakizuna da. 2026an zehar 40 urte hauetan egindako lan kolektiboa berreskuratuko dugu, eguneratuz eta berrikusiz. Eguneratze hauek hemen, Estibausen, argitaratuko ditugu urte osoan zehar.

Biztanleria-datuak eguneratzen hasiko gara, nondik gatozen ahaztu gabe. Ezaguna denez, Donostiako Udalak erabiltzen duen auzoen banaketak ez ditu errespetatu Altza Herriaren muga historikoak. 1936an, Gerra Zibila eta 1940ko anexioa baino lehen, Kaskoa, Buenavista, San Marcos, Herrera, Mirakruz, Molinao eta Sarrueta auzoek osatzen zuten udalerria. Biztanle kopurua orduan 5.976 zen.   (gehiago…)  »  

Sagardotegiak Altzan 1931-1933 urteetan

2025, Abenduak 9

pellizar-l16439

XX. mendearen hasieran sagardotegiak modan jarri ziren Altzan eta Urumeako eskualdean. Ordura arte  sagardogintza etengabeko gainbeheran murgilduta zegoen, baina industrializazioarekin batera gizarte eta ohitura aldaketa handiak izan ziren eta, besteak beste, aisialdirako kultura zabaldu zen. Sagardotegiak, etxeko produkzioa saltzearekin batera, toka eta boloak, bertsolaritza edo soinuaren inguruan biltzeko lekuak bilakatu ziren.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Ekaina 2026
A A A O O L I
« mai    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »
  • Mikel
    (2026, Maiatzak 19)
    «Lan bikaina ari zarete egiten, eta besteentzat bbideak zabaltzen. Enekoren lana begira egon naiz: baserriak eta etxea k. Pasaian jaio ...»

etiketak


Sarean