OTIS multinazionala eta Udala: hirigintza pelotazoa Zardoyan (Herrera)

2023, Irailak 28

zardoya-otis

Herripe Auzo Elkartea

Uda aurretik Otis multinazionalak eta Udalak Herreran burutu nahi duten hirigintza pelotazoa salatu genuen. Legeak behartuta, proiektua jendaurrean aurkeztu behar dute aurrera egin ahal izateko, eta horretarako deialdia zabaldu dute datorren urriaren 4 egunerako, Tomasene kultur etxean, arratsaldeko 18:30etan.   (gehiago…)  »  

Centaurotik Gazte-Lekura: Celso Vázquez eta errugbia Altzan (4)

2023, Irailak 16

Antxon Alfaro

Centauroko errugbi taldeaz hitz egitean, ezinbestekoa da pertsona bat aipatzea, hori gabe errugbiak ez baitzuen bere historia txikia izango Altzan. Pertsona hori Celso Vázquez Gallego zen.

l21987Celso, 1935ean jaio zen, Donostiako Gros auzoan. Bere aita La carrocería modelo lantegiaren jabea zen, non haurrentzako autoak eta bizikletak egiten zituzten. Donostiako Santa Maria-Marianistas Ikastetxe katolikoan ikasi zuen. Batxilergoko ikasketak 1953an amaitu zituen. Urte haietako ikaskideen artean, Mikel Laboa, Antxon Mercero edo Antxon Lafont aurkitzen ziren. Bartzelonan jarraitu zituen unibertsitate-ikasketak, eta han hasi omen zituela errugbiarekin lehen harremanak. Donostiara itzulita, Anoeta taldean jarraitu zuen. [1]
Celso Vázquez Centauroaren elastikoarekin (1967)   (gehiago…)  »  

Alberto Rodríguez Bardón

2023, Abuztuak 28

alberto-rodriguez

Juan Luis Apalategi, Elena Arrieta - OSTEGUNA Auzo Elkartea - Larratxo (Altza)

Ez zuen borroka hau irabazi, baina aurre egin zion eta borrokatu, baina oraingoan ezin izan zuen. Alberto hil egin da. Bere bizitza politiko eta sozialean zehar, ez dago zalantzarik Altzaren aldeko lehentasuna. Herri mailan, “Altzako zinegotzi” gisa ezagutu genuen, eta guk askotan partekatzen ez ditugun erabaki politikoen (auzo-elkarteon) arteko desberdintasunak alde batera utzita, auzokidearen alderdi hurbila eta gizatiarra nabarmendu nahi dugu, inoiz utzi ez zuena, zuen eginkizun politikoa zuena. Batzen gintuen puntu hori genuen: Altza. Udal politikaria izan zen garaian, altzatarren bizitzan egunerokotasunaren alde egindako ahaleginaren lekuko izan ginen.   (gehiago…)  »  

Centaurotik Gazte-Lekura: Familia Buruen Elkartea (3)

2023, Uztailak 20

Antxon Alfaro

c100553

Familia Buruen Elkartearen egoitza Errotetako jaietan (1968)

1964 urtean, diktadura frankistak, erregimeneko hainbat sektoreren artean eztabaida gogorrak izan ondoren, Eliza Katolikoaren hierarkia barne, Familia Buruen Elkarteen eraketa arautzen zuen lege-proiektua onartu zuen. [1]

Urtebete geroago, 1965eko udan, Altza Barrutiko Familia Buruen Elkartea legez eratu zen. Bere lehen presidentea José María Fernández Zurdo izan zen, urte batzuk aurrerago Donostiako Udaleko zinegotzi izango zena. Ondoren, presidenteetako batzuk izan ziren: Félix Iranzo Expósito, Antonio Moreno Fernández, Felipe Martín Rodríguez  (gehiago…)  »  

Ihitokitik marea-errotara: Maubernet (XVI. mendea)

2023, Uztailak 12

iparragirre-errota1

Iparragirre-Errota (1. ir.)

Iñigo Landa, Juan Carlos Echeveste

Errenteriako kontzejuko akten artean, 1529ko irailaren 7an egindako erregimentu arrunteko akta bat dago, Juan Perez de Arriaga altzatarrak, Arriaga etxearen jabeak, aurkeztutako idazki bat jasotzen duena. Molinao aldean errota bat eraiki nahi zuen bere lurretan. Hitzez hitz honela dio: “queria hedificar e faser vn molino en sus tierras que tenia junto al braço de mar que ba del Pasaje a Molinao e avia de tomar el agoa del dicho braço de mar e pasar la presa en la base del braço de mar…“. [1]

Dokumentu horrek Altzak historian zehar izan dituen sei errotetatik marea-errota izan den bakarra aipatzen du, Maubernet, Malbernet, Albernat, Abernat, Iparragirreren errota, eta, oraintsuago, Aberneta, egungo Eskalantegi kaleko altzatarren aldean zegoena. [2]   (gehiago…)  »  

Soka-dantzaren ohitura berreskuratuz

2023, Uztailak 7

Soka-dantzaren bideoa

Klik egin irudiaren gainean bideoa ikusteko

Altzan, hainbat herritan bezala, usadioa zen jaietan udalbatzak soka dantza eskaintzea herriari errespetua eta herriarekiko gertutasuna azaltzeko.

Altzak herri izaera galdu eta Donostiara anexionatua izan  zen geroztik  ez zen egon aukerarik berriro soka dantza herriari eskaintzeko.   (gehiago…)  »  

Oleta eta Buenavistaren antzinako hiru argazki

2023, Ekainak 29

Oleta Urte hasieran, Luis Mari Flórezek Ernabido / Arnaobidao, Moneda, Casares, Intxaurrondo-Zar eta Aranzuriene baserrietako argazki interesgarriak ekarri zizkigun Estibausera, San Telmo Museoko artxiboan aurkituak. Orain San Telmon gordetako argazki berri batzuk pasa dizkigu, Oletaren bi, guztiz berriak, eta Buenavistaren beste bat. Argazkien egilea Gregorio González Galarza (Zegama, 1869/Donostia, 1948) da eta Galarza Funtsaren parte dira.

Argazkien data zehatza ez dakigu. Artxiboko fitxetan Oletaren argazkiak 1913tik aurrerakoak direla jartzen du, eta Buenavistatik Altzagainera doan errepidea eraiki gabe dagoela ikusten denez, 1933a baino lehenagokoak izan behar dute, urte horretan hasi baitziren obrak. Buenavistaren ikuspegiak, bestalde, 1930. urte inguruko data darama. Hemen ere ez da 1933. urtean egin zen errepidea ageri.   (gehiago…)  »  

“Aupa Martutene” argazkiaren inguruan

2023, Ekainak 21

2023-egutegi-t Aurtengo poltsikoko egutegian “Aupa Martutene” pankarta daraman argazkia daukagu, Luistarrak elkarteak 1962. urtean antolatutako futbol txapelketako finalaren inguruko festa giroa jasotzen duena. Etxarrienen egutegiak aurkeztu genituenean, argazkiak utzi zituztenek saioan parte hartu zuten argazkiak pasadizoz eta auzoko bizitzaren xehetasunez jantziz. Horien artean Josetxo Yabenek utzitako “Aupa Martutene” argazkia dago. Josetxok kontatu ziguna bost minutuko bideo honetan ikus daiteke. Saio osoa ikusteko esteka honetan klik egin.   (gehiago…)  »  

Donostiako VIII. Boilur Azoka

2023, Ekainak 15

boilur-iragarkia-2023

Euskal Giroa Elkartea

Pandemia garaia pasa eta gero, Euskal Giroa elkarteak boilur azoka edizio berria antolatu du. Aurtengoa hil honen 18an, igandean, ospatuko da, goizeko 10,30 etan hasita eta 14,00 etan amaitzeko asmoz. Hau Donostiako Herrera auzoko San Luis enparantzan izango da.

Bertan hamabost bat postu izango dira produktu ugari eskainiko dutenak: boilurrak eta boilurrez ondutako jakiak.

Zardoya Otis gelditu!!! Multinacional Otis y Ayuntamiento pelotazo urbanístico en Herrera

2023, Ekainak 13

Udalaren proiektua

Udalaren proiektua

Herripe Auzo Elkartea

Iruzurra herritarrei
Hiriko HAPO berriaren errebisioan ari direnean, proiektu hau aldaketa puntual bat bezala modu azkarrean tramitatzen dute.

Lotsagarrikeria
Legez operazio honi dagozkien gune berde libreak, 5.600 metro karratu Erregeneara (Igeldo) eramaten dituzte.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Ekaina 2025
A A A O O L I
« mai    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30  

RSS

Azken iruzkinak

  • Las Merindades en la Memoria
    (2025, Ekainak 22)
    «[...] llevó hacia Chile, en el barco WINNIPEG, arribaron a Valparaíso el 3 de Septiembre de 1939. En la 1ª ...»
  • Claudia Longarela Colombo Berra Brea
    (2025, Ekainak 14)
    «Quise decir Lima Pcia. De Buenos Aires. »
  • Claudia Longarela Colombo Berra Brea
    (2025, Ekainak 14)
    «Hola! Mis bisabuelo materno se llamó Angel Berra vino de Milán. Se radicó en Lluma partido de Zárate. Pcia de Buenos ...»
  • Iñaki
    (2025, Maiatzak 3)
    «Sorprendente documento e impresionante trabajo. Zorionak eta aurrera!!! »
  • Mariano Pérez de la Cruz
    (2025, Maiatzak 1)
    «En mi etapa en PEBSA de la Coruña, coincidí con Paco Lasa y he de afirmar que su pragmátismo y ...»

etiketak


Sarean