Jai abertzalea Altzan, 1917an

2024, Uztailak 15

jai-abertzalea-1917-c100983

(Arg.: Kutxateka)

Kutxatekan Martin Ricardo argazkilariaren argazki bilduma bikain bat dago (Photo Carte), 1917koa, eta deskribapenean San Martzial eliza berriaren inaugurazioarekin lotzen da. Plazako herri-bazkariaren argazkia eta Martillundik plazara egindako erromeriarena 1988an argitaratu genituen jada, Altza Hautsa Kenduz aldizkariaren lehen alean, betiere ospakizuna elizaren inaugurazioarekin lotuta zegoela pentsatuz, nahiz eta zerbait ez zetorren bat: eliza berriaren inaugurazioa 1915eko ekainaren 30ean izan zen, eta argazki-bilduma 1917an datatua dago.

Mikel Zabaletak 2018. urtean idatzitako “El baluarte de J.E.L. Errenteria y el primer nacionalismo vasco (1904-1931)” liburuaren argitalpenak zalantza guztiak argitzen ditu. 116-118. orrialdeetan honela dio:

“Durante el primer semestre de 1917 la actividad nacionalista de la comarca de Oarso no tuvo como tenía por costumbre y por primera vez, su epicentro en Rentería. En la primavera de ese año, a iniciativa del GBB, se estructuraron por fin los simpatizantes de Alza, Pasajes de San Pedro y Pasajes de San Juan en sus respectivas Juntas Municipales. Para el 3 de junio se anunciaron unas fiestas de propaganda patriótica en la primera de las tres localidades, en cuya organización las nuevas juntas iban a ser ayudadas por los centros donostiarra y renteriano. Para evitar que coincidieran con una peregrinación religiosa a Lezo, anunciada para ese mismo día, fueron atrasadas una semana, hasta el día 10. Las celebraciones tuvieron una gran brillantez constituyendo un gran éxito según la prensa nacionalista. El programa fue el típico, integrado por una Misa cantada por la mañana a la que siguió un partido de pelota y la actuación de los makil-dantzaris del batzoki de Rentería. A continuación se celebró un banquete al aire libre al que asistió más gente  de la esperada por lo que tuvo que repartirse la comida en dos sitios distintos. Por la tarde hubo nuevas actuaciones de dantzaris y bertsolaris para concluir con una romería. (…) La actividad de estos jeltzales adquirió unos tintes especiales que más adelante detallaremos: Alza-Herrera se convirtió en un foco de obreros solidarios tan importantes o más que Rentería y en San Pedro los aberrianos tuvieron una presencia desconocida en toda esta zona nororiental de Guipúzcoa.”

Errenteriar historialariak emandako informazioari esker, dagozkion zuzenketak sartu genituen Altzako Tokiko Bildumako fitxetan, eta Euzkadi egunkarian argitaratutako kroniken katalogazioarekin osatu ditugu. Argazkiak (fitxak bikoiztuta agertuko dira, bat 1988. urtean paperezko kopietatik digitalizatutakoak eta bestea Kutxatekako webetik hartua) eta kronikak esteka honetan kontsulta daitezke.

jai-abertzalea-1917-c100992

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Iraila 2024
A A A O O L I
« abu    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30  

RSS

Azken iruzkinak

  • Miren Koruko Gonzàlez
    (2024, Irailak 12)
    «Estibaustarrak egunon: Lehen hitza, beti bezela,Eskertzeko eta Zoriontzeko egiten dezuten lanagatik.Bejondeizuela. Aurtengo Kantujirari hasiera eman behar dezuten hontan esan ahaleginak egingo ditudala ...»
  • Sara
    (2024, Ekainak 28)
    «Kaixo, liburu hau irakurri berri dut eta nire birraitonaren baserriko (Zamarreko) informazioa eta argazkia bat ere ageri dirá. Badago modurik ...»
  • Estibaus
    (2024, Ekainak 26)
    «Muchas gracias por vuestro trabajo y por mantenernos informados. Estamos atentos, pero seguimos sin poder localizar familiares de Claudio Egaña. ...»
  • Soledad Benito Domingo
    (2024, Ekainak 23)
    «Me vuelvo a poner nuevamente en contacto con vosotros, después de tres años, ahora os puedo asegurar que Claudio Egaña ...»
  • Félix Maraña
    (2024, Ekainak 5)
    «Un artículo muy bien planteado, en la recuperación de la memoria de Altza. Y aparecen jóvenes que han sido protagonistas ...»

etiketak


Sarean