Otxoki baserriaren jabeak eta jabetzak 1854. urtean
Patxi Lazkano, Iñigo Landa
Baserrien inguruan bi mundu kontrajarriek bat egiten dute, eta Otxoki da horren adibide bat. Alde batetik, baserrian bizi direnak, eta bestetik baserriaren jabeak. Lehenengoan baserritarrak eta bere familiak aurkituko ditugu, lurrari baldintza gogorretan lotuak, baratza, sagastia…, eta herri kulturan errotuak, bertsolaritzan eta bola jokoan besteak beste, otxokitarren kasuan bezalaxe. Baserriaren egunerokotasunetik urrun jabeen mundua daukagu, aristokraziaren partaideak gehienetan. Haientzat, errentak eta ohorea biltzeko bitarteko bat baino ez da lurra. Oñatiko Protokoloen Agiritegian dokumentu batekin egin dugu topo, Otxoki baserriaren salerosketari buruzkoa, 1854. urtekoa, eta bere lerroetan jabeei eta jabetzari buruzko datu zehatzak aurkituko ditugu, mugaketa, adibidez, zeinek 1972. urtean Ministerio de la Vivienda delakoak egin zuen desjabetzearekin bat egiten duen.
Dokumentu horretan, Maria Rosario Villalón Daoiz andrearen oinordekoek, denak Sevillako Morón de la Frontera hiriko auzokideak, ahalmena ematen diote Donostiako Jose Luis Bidaurreta jaunari Otxoki baserria saltzeko, baita Goizuetako Ezkarti baserria ere. Oinordekoak zortzi dira eta haien izenak hauek: “D. Antonio María, conde Daoiz, vizconde del Parque; D. Manuel, comandante de caballería; D. Gerónimo, promotor fiscal de este juzgado; D. José, teniente primero de alcalde; Dª María de la Soledad; Dª María de la Merced; Dª María del Pilar; y Dª Francisca Villalón Daoiz, todos ocho hermanos de este domicilio, las dos últimas religiosas en el convento de Santa María, orden de San Gerónimo de esta dicha villa“.
Eroslea Pedro Ignacio Apalategi izango da, Magdalena Minondo andrearen ordezkari gisa, eta erosteko modua enkante publikoa izango da, Donostian, Pasaian, eta Irunen argitaratzen den Imparcial Telegráfico egunkarian jarritako iragarkien bitartez. Enkantea Donostiako udal batzarren aretoan egingo da. Salerosketa agirian prezioa eta Otxoki baserriaren mugak zehazten dira: “los pertenecidos de dicha finca, radicante en dicha, consistían en doscientas doce y media posturas de a cuatrocientos pies superficiales cada una de tierra de sembradía con varios pies de manzanos fructíferos en la proximidad de la casería denominada Arruas, con unas cuarenta y tres cuartas posturas de herbales y ramales en los extremos de la misma sembradía. Sus confines por el oriente y norte las sembradías de dicha casería de Arruas, por el mediodía un camino para el servicio de la misma casería Arruas, y por el poniente con otro camino público. Además cuatrocientas sesenta y dos y media posturas de igual medida también de tierra de sembradía justamente con varios pies de manzanos fructíferos que resultan en la proximidad de la casa descrita y una postura de herbales y zarzales existentes en la circunferencia de dicha sembradía, lindando por el oriente en parte de su extensión con el manzanal de la casería de Bonazategui y en el remanente con la sembradía de la de Arruas, por el mediodía con los pertenecidos de la misma de Bonazategui, por el poniente en toda su extensión con un camino carretil público, y por el norte con dicho camino para el uso y servicio del caserio Arruas.”
Enkantean, esan bezala, Pedro Ignacio de Apalategi izan zen Magdalena Minondo andrearen izenean, -emakume “ezkongabe, adinez nagusi, bere buruaren jabe, eta hiriko auzokidea“- eskaintza hoberena egin zuena, hasierako hogeita bat mila eta ehun eta bost beiloi-errealen gainean hogeita zazpi mila eta laurehun erreal eskaini baitzituen, eta baserriaren jabe egin zen.
Otxoki baserriaren argazkia López Alén artxiboko irudia da, XX. mende hasierakoa, José María Leclercq Sáiz-ek Comedurasdetarro facebook orrialdean eskainia.
Bigarren irudian Otxoki baserriaren lursailak ikus daitezke, 1954. urteko ortofoto baten gainean marraztuak.
2017, Maiatzak 3
Apasionante
2018, Irailak 28
1719. urtean Berwick-eko dukeak Donostiari egindako setioagatik eragindako kalte zerrendan bi etxe Otxoki izenarekin agertzen dira, bat “propia de Josefa de Miravel” eta bestea “propia de los Padres del Colegio de la Compañía de Jesús de esta Ciudad”. Aurrenekoa Altzakoa da eta Aietekoa bigarrena.