
1821-10-29 Errege Agindua
Gaurko egunean orain dela 200 urte, urriaren 29an, Errege Agindu batek agindu zuen Altzako Herriak Donostiatik berezitutako Udal independente bat izenda zedila.[1] Data horretara arte, Altzak autonomia politiko eta ekonomikoa izan zuen Donostiako jurisdikzioaren barruan, baina autonomia horrek ez zuen alde batera uzten gatazkak, eta, denborarekin, areagotu egin ziren, harik eta 1821 eta 1823 arteko udal-independentzia labur baina bizi hori ekarri arte.
Gure asmoa da Altzako Historiako data hori gogoratzea, independentzia eragin zuten inguruabarrei buruz dakiguna eguneratuz, bai eta independentzia garatzeko egon ziren zailtasunetara hurbilduz ere. Hasteko, Errege Aginduaren promulgazioa bultzatu zuten aurrekari hurbiletako batzuk ikusiko ditugu, eta gure historiaren garai garrantzitsu honi buruzko ezagutza aberastea helburu duten hainbat ekarpenekin jarraituko dugu.
(gehiago…) »
Iruzkinik ez »

La Voz de Guipúzcoa (1931-08-26)
Errepublika ekarri zuten udal-hauteskundeei eskainitako sarreran, diktadura amaitu ondoren herritarrek politikan jarduteko interesa erakusten zuten datu adierazgarri batzuk ikusi genituen. Udalean betetzeko zeuden 12 postuetarako 24 hautagai aurkeztu ziren, -Gipuzkoan 89 udalerrietatik 25etan bakarrik gertatu zen hori-, eta horrez gain nabarmentzekoa da oso parte-hartze handia erregistratu zela, % 82ra iritsi baitzen, Gipuzkoakoa baino hiru puntu gehiago.
Errepublikaren urteetan zehar, Altzan zein Gipuzkoan, boto emaile kopuru handiak joan ziren hautestontzietara, eta horrek argi eta garbi erakusten du gizartearen politizazio-maila handia zegoela. 1931ko apirileko udal-hauteskundeez gain, beste lau hauteskunde-deialdi egin ziren, eta honako hauek dira eman zituzten emaitzak [1]: (gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Aurreko urteetan bezala, Javi Castrok txango bat prestatu digu, oraingoan Zigoitiara (Araba). Behean daukazue plana zein den. Abiapuntua Ondategiko Bengolarra aparkalekua izango da, 9:30tan, baina Altzatik joango garenak 8:00etan Casaresen geratuko gara. Aurretik izena eman behar da, urriaren 14a baino lehen, telefonoz (649496607) edo posta elektronikoz (ahm@altza.net), eta autoa badadaukazun edo ez esanez, joan-etorria antolatu ahal izateko.

Javi Castro
He preparado una excursión circular suave, de unos 7 km de recorrido por el monte Oketa con la idea de visitar 6 canteras moleras y algunos otros cercanos elementos etnográficos de interés en el municipio alavés de ZIGOITIA.
Fecha prevista: sábado 16 de octubre de 2021
Hora de inicio del recorrido: 9:30 h, en el aparcamiento de Bengolarra (Ondategi, Zigoitia). Coordenadas del aparcamiento de Bengolarra (UTM30N-ETRS89): X: 522050 / Y: 4756174 (gehiago…) »
Iruzkinik ez »

Gaspar Cardona, Ricardo Tejada, José Juanes, José Iruretagoyena, Pedro Ayesta, Juan Iriarte, Felipe Zurutuza, Pablo Landa, José Casares eta Celestino Atorrasagasti zinegotzien senideak eta Donostiako Alkatea, Barrutiko lehendakaria eta Giza Eskubideen zinegotzia pasa den irailaren 11n egindako ekitaldian.
Bideoa ikusi
Goizeko 11:00etan, Altzako bandera balkoian eta Donostiako Udalaren Txistulari Bandaren doinuen artean hasi zen ekitaldia. Senideak udaletxetik atera eta bere lekua hartu ondoren, aurkezleak ekitaldiaren xedea azaldu zuen. Segidan, Eneko Goia alkateak hitza hartu zuen Donostiako Udalaren izenean Altzako udalbatza hautetsiari aitormena adierazteko eta, ekitaldi honek Udalak Memoria Historikoaren arloan Altzarekin zeukan zorra nolabait kitatzera zetorrela esanez, ekitaldiaren protagonismoa bertan zeuden zinegotzien senideengan utzi zuen.
(gehiago…) »
Iruzkinik ez »

Xenki Berho
Iragan den irailak 11an, Herrerako Arrobitxulo parkean eraiki berri den bolatokia erabiltzeko festa proposatu zuen Donostiako Udalak, Euskal Jaien testuinguruaren barnean.
Bolo-saioa, eguraldiak lagundurik, giro ederrean gauzatu ahal izan zen eta, gutxi gorabehera, 30 bat lagunen partaidetza izan zuen. Gipuzkoa osoko eta adin ezberdinetako gizon-emakumeak izan ziren bertan, bakoitzak, bosna bola jaurtitzeko aukera izan zutelarik. Txapelketak bi sari-banaketa izan zituen, emakumezkoena eta gizonezkoena eta, horretaz gain, saioan zehar brilla gehien bota zituen partaideari garailearen txapela jarri zitzaion soinean. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »

Altzako udalbatza Leandro Aizpurua medikuari eskainitako ohorezko aurreskuan, 1931ko abuztuaren 2an egindako omenaldian. Eskutik helduta, ezkerretik eskuinera: Manuel Sasiain, Pedro Ayesta, Gaspar Cardona, José Casares, Felipe Zurutuza, Ricardo Tejada, José Manuel Beretarbide, Celestino Atorrasagasti, José Juanes eta Pablo Landa. Argazkian Juan Iriarte eta Jose Iruretagoyena zinegotziak falta dira.
–0–
Larunbat honetan, irailaren 11n, goizeko 11etan, 1931ko udal hauteskundeetan hautatua izan zen eta, azken finean, Altza Herriaren demokratikoki hautatua izango zen azken korporazioari aitorpen instituzionala eta herritarra emateko ekitaldia egingo da Altzako udaletxean.
90 urte igaro dira udal hauteskundeak egin zirenetik. Monarkia erorarazi eta Errepublika ekarri zuten. Frankisten altxamenduak eta behin betiko garaipenak, eta segidan gertatu zen Altza Herria Donostiari atxiki izanak ahazte-geruza astuna jarri zuten herritarrek aukeratutako udal ordezkari altzatarrek egindako lanaren eta kide eta senide batzuek jasandako sufrimenduaren gainean.
(gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Antxon Alfaro
Jose Ramon Seséren erlijiotasuna zela eta, eliza funtsezko elementua izan zen Los Boscos-en diseinuan eta eraikuntzan. Honek, eliza, auzune berrian inauguratutako lehen elementua izatera ere eraman zuen, Gorputz Santua, elizako sagrarioan, auzo berriko lehen bizitanle izatea nahi baitzuen.

Eliza berria 1967ko abenduaren 23an inauguratu zen. Kornelio Berrondok, San Martzial elizako erretoreak, Gorputz Santua, palio azpian eta prozesioan, Los Boscos auzoraino eraman zuen. Ondoren, Lorenzo Bereciartua elizbarrutiko gotzainak San Jose Langilea eliza berria bedeinkatu eta sagaratu zuen.
Elizaren ekipamenduaren zati handi bat dohaintza batzuei esker lortu zen. Aldarea Fuerteventurako kondeak, Jose Luis Londaiz Quintana, eta bere seme-alabek eman zuten, urtebete lehenago hil zen Isabel de la Plaza Olace emazte eta amaren oroimenez. Gaur egun oraindik ere ikus daiteke aldarean elizaren inaugurazio egunean horretarako jarri zuten plaka. Kanpaiak ere Fuerteventurako kondeak eman zituen eta bankuak Gipuzkoako Aurrezki Kutxak.
(gehiago…) »
Iruzkinik ez »

Arg.: Otegi-Orbegozo familia (1963)
Uztailaren 13tik abuztuaren 2ra bitartean, “Bidebieta” argazki erakusketa izango da ikusgai Garberan. 28 irudiz osatutako erakusketa da, eta denboran atzera begiratzeko aukera ematen du, 20ko hamarkatik 80ko hamarkadara auzoan izandako aldaketak ikusteko.
Laugarren urtez jarraian antolatu da horrelako erakusketa bat, eta, aurrekoetan bezala, Altzako Tokiko Bilduman jasotako kopien artetik aukeratu dira argazkiak, batez ere familia-albumetatik hartutakoak, nahiz eta Kutxatekaren funts berezikoak diren batzuk ere badituen.
Bidebieta Herreran jaio zen XIX. mendearen amaieran, Javier Artazcozek Mirakruz Gainatik Herrerako ontziralekura jaisten zen bidearen bi aldeetan zeuden lurrak eta baserriak (Benta-goya eta Benta-bia) erosi zituenean. Lursaila itxi eta jauregi bat eraiki zuen parke handi baten erdian, Bidebieta, Herrerara eta San Pedrora doazen bi biden artean. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Ion Urrestarazu Parada
El 22 de junio de 1941 Alemania invadía Rusia. Mientras, en España, la FET-JONS, el partido único del régimen franquista, organizaba “improvisadas” manifestaciones exigiendo al Gobierno, al grito de “Rusia es culpable”, que declarase la guerra a la entonces Unión Soviética. En San Sebastián, la no tan improvisada manifestación recorrería el centro de la ciudad, plantándose ante el edificio del Gobierno Militar, hoy denominado Palacio Goikoa.
Evitando la entrada en la guerra, el Gobierno prefirió una postura menos directa pero colaboracionista, preparando una unidad de voluntarios, atendiendo así a los ruegos de Alemania que exigía una compensación por los servicios prestados por la Legión Cóndor en la pasada guerra civil. Esta unidad, que sería denominada oficialmente División Española de Voluntarios —popularmente conocida como División Azul, y en Alemania 250 Infanterie-Division—, se formaría en Madrid con “voluntarios” de toda España: militares dispuestos a ascender en sus carreras, políticos extremistas luchando por sus ideales, emboscados dispuestos a pasarse a las filas comunistas, excombatientes que no se habían readaptado a la vida civil y muchos desesperados alistados por razones tan diversas como por ejemplo, salvar a sus familias represaliadas o huir de la incipiente hambruna… Y cuando no hubo voluntarios, se obligó por fuerza del reclutamiento a marchar al otro extremo de Europa. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »

Herrerako garbitzaileak
Diktaduraren amaierarekin batera 1931n abiatu zen Errepublika aldiak aldaketarako eta aurrerapenerako itxaropenak ekarri zituen eta gizarte altzatarraren sektore askoren artean, politikan, jai eta kirol jardueretan eta abarretan parte hartzeko interes berritua piztu zen, garaiko kronikak irakurriz eta udal-bizitzari begiratuz deskubritu daitekeen parte hartzeko ilusioa.
Zehatzago, Altzako bizitza sozial eta politikoaren hiru esparrutan jarriko dugu arreta: lehenik eta behin, hurbilagotik ezagutuko dugu emakumeek Errepublikaren garaian izan zuten eginkizun aktiboa, sarrera honetan jorratuko duguna; eta, ondoren, beste bi sarreratan, batetik alderdi eta talde politikoen jarduerari eskainiko diogu, eta, bestetik, elkarte mota ezberdinek eta auzotar taldeek sustatutako ekimenei begiratuko diegu.
II. Errepublikaren etorrerak emakumeak gizartean zuen rolaren aldaketa sakona abiarazi zuen, ahots propioz eta berdintasunean parte hartzeko ateak irekiz.
(gehiago…) »
Iruzkinik ez »