Etiketaren izena: barrutia

Donostiako Plan Orokorrarren Aurrerakin honi, ez!

2024, Abenduak 11

konzentrazioa-abenduak-15

Ekialdeko Barrutiko elkarteak

Hurrengo 15 urteetarako gure etorkizuna jokoan dago. Ekialdeko Barrutiko elkarteek, bakoitzak jarduten duen arlo eta eremutik, dauden gabeziak eta irtenbideak aztertu ditu (txostenak deskargatzeko hemen) eta, denen artean, Donostiako Plan Orokorraren aurrerakinari behean irakur dezakezuen iradokizuna egin dio, Ekialdeko Barrutirako desorekatua eta jasanezina delako.

Iradokizunak hogei elkarteen sinadura darama, eta auzokideei sinadura biltzeko deialdia egiten dizuegu. Sinatzeko klik egin hemen.

Horrekin batera, igande honetarako, abenduak 15, 12:30ean, Harria parkean konzentrazio bat egingo da Plan Orokorraren Aurrerakin horri ez! esateko.   (gehiago…)  »  

Parte-hartze prozesua: Jasota gera dadin

2024, Azaroak 2

altza-xxi

Altza XXI Herri Ekimena

Donostiako Plan Orokorrari buruzko eztabaida abian da. Eta Altzaren etorkizuna jokoan egonda, beste auzo batzuen artean, datozen 15 urteetarako, Udalak prestatutako parte-hartze prozesu batean murgilduta gaude barrutiko elkarte eta herritarrak. Hasieratik kritikatu dugu partehartze prozesu hau, legez agindutakoa betetzera bideratutako planteamendu maltzurra, elitista eta guztiz zuzendua dena.  (EAEko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2206 Legea). Bada, egoera horretan, eta diagnostikotik abiatuta benetako parte-hartze prozesu baten beharra argi utzi dugunez, jasota utzi nahi dugu 2024-10-29ko bileran adierazitakoa eta idatzitakoa, jasota gera dadin, eta inork ez dezan manipulatu eta erabili gure parte-hartzea prozesuan, plan honen proposamenen baiezko gisa.   (gehiago…)  »  

Plan bat Altzako udaletxearentzat, orain!

2024, Ekainak 30

udaletxea-2024-balkoia-1

Altzako udaletxea, altzatarren udal nortasunaren ikur nagusietako bat, jendearentzat itxi dute eta herritarrei zerbitzua emateko eginkizun guztiak kendu dizkiote.

Eraikin historiko honen erabileraren inguruan Udalak duen isiltasunak eta utzikeriak beldurra ematen digute gure kontzeju-etxeak bere ondoan dagoen Barbotegi, medikuaren etxe zaharraren patua partekatuko ote duen, hori ere udal-jabetzakoa eta duela urte askotatik iltzez eta giltzez itxita dagoena. Altzatarren ondare historikoaren narriaduran urrats bat gehiago udal gobernuaren eskutik; beste bat.   (gehiago…)  »  

Altza: etxe pilaketa edo bizileku?

2024, Maiatzak 16

altza-xxi

Altza XXI herri ekimena

Altza XXI herri ekimenak antolaturik, Altzako Tomasene kultur etxean EHUko hirigintzako 2 irakaslek hirigintzaren egungo jarraibideei buruzko hitzaldia eman zuten atzokoan.

Jon Agirre eta Oihana Santolaria izan ziren gonbidatuak eta hirigintzaren irizpideak jorratzeaz gain, laister agertu ziren Donostiako Hiri Antolaketako Plan Orokorraren Aurrerapideari buruzko aipamenak eta dokumentu honek Altzako Auditz-Akularren 3.000 mila pasa etxebizitza eraikitzeko berreskuratzen duen egitasmoa.   (gehiago…)  »  

“Alza, Distrito Municipal… Sí o No” (1975)

2024, Maiatzak 3

gazte-leku1975eko Santa Barbarako Gazte-Leku elkartearen aldizkariak errepasatzen ari gara, Altzako Tokiko Bilduman kontsulta daitezkeenak. Urte haietan sortu berria zen Altzako Auzo Elkarteko kide zen Roberto Mendigurenen idatzi bat aurkitu dugu.
Jarraian osorik eskaintzen dugun idazki horrek ia berrogeita hamar urte geroago indarrean jarraitzen duten eskariak jasotzen ditu.

  (gehiago…)  »  

Altzako emakume milizianoak

2024, Martxoak 8

emakume-milizianoak1

Ekialde Barrutiko Berdintasun Lantaldea

Martxoaren 17an hiru atril inauguratuko ditugu emakumeen kolektibo batzuen omenez: Herrerako bolariak, Altzako emakume milizianoak eta indarkeria matxistatik bizirik atera zirenak. Jarduera eguerdiko 12etan hasiko da Herrerako bolarien atrilean, Arrobitxulo parkean, eta bertan bolari aintzindariek parte hartuko dute.

Ondoren, Altzako emakume milizianoen atrileraino joango gara, Herrerako topoaren geltokiaren ondora, eta han Juanita Santamarinaren iloba batek hitz batzuk esango ditu. Atrilean jasotako testuak honela dio:
(Testua entzun: “Altzako emakume milizianoak“)

  (gehiago…)  »  

Alegazioak HMJP - Hiri-Mugikortasun Jasangarriaren Planari (2024-2029)

2024, Otsailak 27

oleta

Barrutiko elkarteak

Ez da zaila HMJP 2024-2029 programaren filosofiarekin eta helburu orokorrekin bat etortzea. Arazoak sortzen dira helburu horiek betetzeko esku hartzeko lehentasunak zehazten direnean; izan ere, orain arteko joera orokorra da erdigunetik urrunago dauden auzo eta zonaldeak ez lehenestea, eta, hala ere, kalteberagoak dira hirigintzari, gizarte eta ekonomiari eta generoari dagokienez.

Genero-ikuspegitik, nabarmendu behar da emakumeei eragiten diela gehien eremu kalteberetan bizitzeak, eta, bereziki, pobrezia-egoeran daudenei, langabezia-egoeran daudenei, errenta oso baxuekin daudenei, guraso bakarreko etxeen arduradunei, igogailurik gabe bakarrik bizi diren eta etxebizitza eskuratzeko arazoak dituzten adineko emakumeei.   (gehiago…)  »  

Ekialdeko Barrutiko Batzarrerako hauteskundeak

2023, Azaroak 15

2021-09-11-bDatorren azaroaren 25ean egingo dira Ekialdeko Barrutiko Batzarrerako elkarteen ordezkariak aukeratzeko hauteskundeak, bost auzo-elkarteen aldetik eta beste bost arloko entitateen aldetik.

Udalean erregistratuta dauden eta egoitza barrutian duten elkarte guztiek hautagaiak aurkeztu eta bozketan parte har dezakete. Elkarteek hilaren 15era arteko epea dute hautagaitzak aurkezteko, gaur arte, alegia. Behin betiko zerrenda 22an argitaratuko da, eta 25ean izango dira hauteskundeak. Bertan, elkarte guztiek eman ahal izango dute botoa, auzo-elkarteek alde batetik, eta sektore-elkarteek, bestetik, lehendakariaren bidez, edo haren ordezko baten bidez. Bozketa Ijentea kalean egingo da, ez barrutiaren egoitzan, elkarteek eskatu bezala.   (gehiago…)  »  

Donostia: Eskizofrenia hirigintzan

2023, Urriak 30

jolastokieta

Altza XXI Herri Ekimena

Donostiako udalaren hirigintza politika eskizofrenikotzat jo liteke. Izan ere, edozein argudio balio du hirirako dituen proiektuak babesteko, zentzu batekoak eta guztiz horren kontrakoak ere.

Adibidez, Zardoya Otiz enpresak Herreran zuen fabrikaren kokalekuan 456 etxebizitza egitea babesten ari da. Horrela defendatu zuen urriaren 4ean Tomasene Kulturetxean 100 bat bizilagunen aurrean hirigintza zinegotziak. 20.000 m²etan horrelako etxe kopuru izugarria justifikatzeko, hirigintza jasangarria egiteko modu bakarra dela esan zigun Arzalluz and.ak, hiri lurraren okupazio intentsiboa landagune eta naturgunea ez inbaditu behar izateko nahia eta agindua betetzeko modu bakarra alegia.   (gehiago…)  »  

Sagardo Egun feminista

2023, Urriak 22

izengabea1

Ekialde Barrutiko Berdintasun Lantaldea

Gaur egun Ekialdeko Barrutia hartzen duten eremuak sagarrondo ugariz beteta egon dira historikoki.

Bere baserri asko, gaur egun desagertuak, sagardoa ekoizteko tokiak izan dira, familiaren autokontsumorako eta baita salmentarako ere.

Baserri horietako batzuk sagardotegiak izan ziren, non emakumeek ukondoz ukondo lan egiten zuten gizonekin, uzta jaso eta lekuz aldatu, sagardoaren zukua tolarean egin, saldu, zerbitzatu…   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Apirila 2026
A A A O O L I
« mar    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Estibaus
    (2026, Martxoak 27)
    «"sorro" euskarazko "soro" hitzaren aldaera bat da, Sorroeta = Soroeta. Ikusi Orotariko Euskal Hiztegia "soro" sarreran: (...) sorro (Hb, Dv), ...»
  • Jon
    (2026, Martxoak 24)
    «Sorroeta gaztelaniazko "sorra"rekin lotura izatea erokeria litzateke? RAEren arabera, "Arena gruesa que se echa por lastre en las embarcaciones" da, ...»
  • Iñaki
    (2026, Martxoak 23)
    «Fantástico. Aurrera!! »
  • Federico Sanchez
    (2026, Otsailak 18)
    «yotrabaje en el..hice..pinte el rotulo del helipuerto...entre otras cosas... »
  • Karlos Solana Arruti
    (2026, Otsailak 18)
    «Ez dago eskubiderik. Ahaztu egiten zaigu munduko leku "aberatsenetako" batean bizi garela.....eta Donostiako erdigunea soberan »

etiketak


Sarean