
Iñaki Lertxundi Olasagasti
Ezohiko egoerak bultzatuta, aurtengo Bertso Aroa udazken betean datorkigu.
Martxoaren bueltan abiatzekoak ginen baina pandemiaren etorrerak dena hankaz gora ipini zuen eta aurre ikusita genuen egitaraua behin behinean alboratzea ekarri zuen.
Bertso Aroa denon artean aurrera ateratzeko borondate eta gogoak ahalbideratu du aurtengoari huts egin ez izana. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »

Euskal Giroa Elkartea
Luis, GARIN/KASARES senitartekoen gazteena bera! Bart utzi egin gaitu, horren lagunarteko egonaldien maitale zena, bere azken bidaia bakar-bakarrik egitera abiaturik. Bere haurtzarotik ezagutu ahal izan dugunon artean “LUISITO” izan da beti, horrelaxe da oraindino ere eta horrela izango da gerora ere geure gogoetan.
Duela urte batzuk, Herrerako festetako programaren azaletan gure “LUISITO” bere Luisitarekin agertu zen lehenengo aldiz ponposo-ponposo eta alaitsu Herrerako Sanluisetako jaien berri gu guztioi emateko.
Baina ez gaitezen gehiegi nahasi berbatan, nor da?, nor zen “LUISITO”? Edo hobe esan zer zen “LUISITO” herreratarrontzat?. Ez da batere erreza bera zena hitz bitan ezagutzera ematea. Gauza bat garbi dago ez zuen etsairik. Beti zegoen edonorekin elkarrizketarako prest, ezaguna ala ez ezezaguna izan. Pentsamolde zabala, beti laguntzeko prest, izakera alaitsu eta baikorra.
Eta amaitzeko gizon sentikorra, oso sentikorra zela esango genuke. Beste gizakion gaitzekin sufritzen zuen horietakoa zela. Eta orain guri dagokigu bere galera sufritzea, zaude zeure sinesmenak eskaintzen dizun zeru alai eta zoriontsu horretan!!!
(gehiago…) »
2 iruzkin »
Pakita Etxebeste Etxaniz 1926ko irailean jaio zen, La Herrerako portu eremuko Cuarta Vía etxean. Bere familia honako hauek osatzen zuten: aita, Jose Mari Etxebeste, Mendiolako Larrabide baserrikoa, Pasaiako Portuko zuzendariaren auto gidaria; ama, Kontxa Etxaniz, Zumaiakoa, eta anaiak, Julio, Mari Tere eta Fortuni.
Pabiloi berriak eraikitzeko portuko etxea botatzearen ondorioz, Eskalantegi kalera aldatu zen familia. Gerra garaian, denboraldi batez baserrira itzuli ziren, berriro Eskalantegira, eta gero, behin betiko, Herrerara, Peruene-berri etxera.
Bestalde, 1927an hiru moja mexikar ezarri ziren Pasai San Pedron eta Etxebeste-Etxaniz sendiarekin harreman estua eta elkarri laguntzekoa izan zuten. Han, baserrian amaren ardurapean heziketa bat ikasteko lehen pausoak eman zituzten haurrek, eskola nazionalera joan gabe, Kontxak hala erabakita, seme-alabak edozein tratu txar edo utzikeriatatik zaindu nahi zituelako. Geroago, 1938an, mojak Herreran ezarri ziren eta haiekin harreman hori mantendu zen. (gehiago…) »
5 iruzkin »
Joan den urrian, Nafarroako Artxiboak jakinarazi zuen Real Defentsako markesen argazki-artxiboaren zati bat jaso zuela. Artxibo handi hori, aldi berean, familia-funts desberdinez osatuta dago, eta horien artean aipagarria da José María Brunet y Bermingham argazkilari afizionatuarena (Donostia, 1836-1891). Funts horretan Gipuzkoako eta Belle Époque garaiko Donostiako argazki bilduma bat dago bilduta; horien artean, gure inguruarekin lotura zuzena duten lau argazki daude, interesgarriak antzinatasunagatik eta edukiagatik.

Argazki batean (goian), Herrerako trenbidearen zubia ikus dezakegu. Beste batean (lerro hauen azpian), Intxaurrondo-aundi baserria, eta haren ondoan, Intxaurrondo-txiki; atzean, Larrotxeneren zati bat ageri da, eta, ezkerrean, Buskando baserria. (gehiago…) »
3 iruzkin »

Lagun batzuek ezagutzen ez genuen Polentinoseko kondearen bildumako argazki hau pasa digute. Argazkia Garro zubitik egina dago eta trena Intxaurrondo zeharkatzen erakusten digu, Irunerako norabidean. Trenaren bidearekiko paralelo, tranbiarena dago. Ezkerrean, Mons likore fabrika ikusten da, eta eskuinaldean, landetxe dotoreen artean, Algarbe baserria. Polenteninoseko kondearen beste argazkiak bezala, hau ere estereoskopikoa da, hau da, hiru dimentsiotan ikusteko egina da. Efektu hori lortzeko, argazki makinak begi bakoitzerako argazki bat egiten du, bi argazkiak pittin bat ezberdinak direlarik.

Iruzkinik ez »

Altzako udal ogasunaren egoera jasanezina izatea izan zen Antonio Silva buru zuen korporazio frankistak Donostiarekin bat egitea bultzatzeko erabili zuen argudio nagusia. Argudio ona izan zitekeen Altzako egoera Gipuzkoako gainerako udalerriek baino egoera txarragoan zegoela pentsarazteko zerbait balego, baina, datuei begiratuta, esan daiteke argudio bat baino gehiago aitzakia bat izan zela, -Astigarragaren anexiorako erabiliko zuten berbera-, aurretik erabakitako anexioaren inposaketa justifikatzeko, bederatzi hilabeteko epe laburrean. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Iazko urriaren hasieran, aurreko legegintzaldian Ekialdeko Barrutiko Batzordea osatzen genuen 8 elkarteok Barrutiak bi urtez egindako ibilbideari buruzko balantzea egin genuen, argi-ilunak adieraziz. Bederatzi hilabete geroago, gure balorazioa askoz ilunagoa da.
Orduan ere agerian utzi genuen Udalaren egitura ez zegoela ez teknikoki ez politikoki prestatuta barruti bat izateko, eta Batzordearen erabakiek ez zutela benetako zilegitasunik, gobernu-taldearen oniritzi formala izan arren.
Praktikan, oztopo horien ondorioz, 2019an gauzatzeko onartutako 23 proiektuak 2020. urtera aldatu behar izan ziren.
Gaur egun, egoera askoz larriagoa da, 2019ko aurrekontuaren exekuzioa % 1etik beherakoa baita. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »

Antxon Alfaro
Hainbat ikerketak adierazten dute lotura esanguratsua dagoela hauteskunde-parte-hartze txikiagoaren eta pobrezia- eta bazterketa-mailaren artean.
Premisa hori Altzan* ere betetzen da. Altzako auzoetan (Altza, Bidebieta, Intxaurrondo eta Sarrueta) Donostiako abstentzio-mailarik altuenak daude eta hiriko familia-errentarik baxuena (32.652 €).
Eusko Jaurlaritzak emandako behin-behineko datuen arabera, joan den igandean altzatarren % 46k baino ez zuen botoa eman. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »

Nahia Delgado de Frutos
Azken hilabeteak osasun egoeraren ondorioz zalantzaz eta aldaketaz beteta egon dira. Txikienak ez dira ikasgeletara itzuli eta oraindik ez dago argi datorren ikasturtea nola planteatuko den, dena normaltasunera itzuliko den edo aurrez aurreko eskolak online formatuarekin uztartu beharko diren.
Hala ere, hurrengo ikasturtea hasi baino lehen, uda osoa dugu aurretik inguruan dugun jendearekin gozatzeko eta bizipenak partekatzeko. Partekatzearen eta haurrek normaltasun berri honetan hainbat modutan entretenitzearen ideia horrekin, auzoko ahozko historiak margotzeko koaderno bat sortzea bururatu zaigu. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »

Hiru hilabeteko atzerapenaren ondoren, atzo, San Martzial Altzako zaindariaren eguna zela eta, Ion Urrestarazu Paradak idatzitako Altza durante la guerra civil española liburua aurkeztu genuen Tomasenen. 55 pertsona bertaratu ziren, eta aretoak gaur egungo osasun-egoeretan onartzen duen gehieneko edukiera osatu zuten.
Iruzkinik ez »