Nieves Irisarrik sukaldeko goxotasunean hartu gintuen, bere ahizpa Angelita eta Lurdes alabarekin batera, Luis Irisarri, 36ean fusilatu zuten aitaz hitz egiteko. Neskatxoak bi urte eta bi hilabete zituen hura gertatu zenean, eta, orain, laurogeita bi urte geroago, bere seme-alabekin batera, Gema, Manoli, Xabier eta Lurdes, haren oroitzapena eta gorpuzkinak berreskuratu nahian jarraitzen du.
Luis Manuel Irisarri Piquer Donostian jaio zen 1908ko ekainaren 21ean eta 1936ko azaroaren 10ean fusilatu zuten. Salvadorren eta Ramonaren semea, familia Lodosako herri nafarrekoa zen jatorriz. Familia Donostiara bizitzera etorri zen eta, geroago, gurasoak banandu egin ziren. Luis Manuelek aitaren alde egin zuen, eta gainerako anai-arrebek, Valentinak, Miguelek eta Manuelek nahiago izan zuten amarekin geratu. (gehiago…) »
Datorren apirilaren 6rako ibilbide bat prestatu dugu Gerra Zibilean Altzan bizitutakoaren inguruan. Ion Urrestarazu Parada izango da gidari eta bera arduratuko da Bidebieta-Herrera-Mirakruz aldean ezagututako hainbat gertaera ezagutzera ematen.
“Gerra amaitu da” aldarrikatu zuen Francok 1939ko apirilaren 1ean, hiru urte lehenago kolpe militar batez hasitako gerrari ofizialki amaiera emanez, baina, oraindik gaur egun, laurogei urte pasa direnean, gatazka horrek irekitako zauri askok itxi gabe jarraitzen dute.
Gaia oso garrantzitsua izan arren, Gerra Zibila Altzan -udalerri garai horretan- osoko ikuspegi batez azaltzen duen azterketa bat ez daukagu oraindik gurean. Horregatik, AHMn asmoa egin dugu aurten gaiari arreta berezia eskaintzeko, orain arte bildutako dokumentuak bilaketa berriekin osatuz, datuak ordenatuz eta dagokien testuinguruan ipiniz, eta, urte amaierako nahi genuke, taxuzko azterketa eskainiz, gaur egun dagoen hutsunea, ahal den neurrian betez. (gehiago…) »
Azken urte luze hauetan urratutako bide emankorrari jarraikortasuna emanez, aurtengoan ere plazarako jauzia egin dugu. Aurtengoan ere ilusioak eta gogoak berrituaz, bertsoek ardaztutako egitaraua zabala eta aberatsarekin gatozkizue.
Martxoak 22: BERTSO MARRAZTUAK, Nido Tabernan, 22tan; Unai Gaztelumendi, Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi.
Martxoak 30: BERTSO BARRIKOTEA, Herrera K.E., 14tan; Uxue Alberdi eta Unai Iturriaga; gai jartzailea: Joseba Alkiza.
Martxoak 31, BERTSO JAIALDIA, Kaxkon, 18tan; Haritz Mujika, Oihana Iguaran, Eli Pagola eta Amets Arzallus; gai jartzailea: Gorka Segurola.
Apirilak 2: “NERETIK”, Tomasenen, 19:30tan; Andoni Egaña eta Jon Ostolaza trikitilaria.
Atzo arratsaldean Casaresen hogeita lau bazkide bildu ginen AHMren ohiko Batzarra ospatzeko. Faltan eman genuen Tomas Paulis, orain dela gutxi zendua eta ohiko parte hartzailea gure batzarretan. Gogoan daukagu.
Batzarrean joan den urteko jardueren eta kontuen berrikuste bat egin genuen, eta pozez gaude egindakoarekin. Tarteka, aurten egiteko egitasmoaz ere hitz egin genuen. Aurreikusitako jardueretako batzuk honez gero martxan daude, gure jardunean ohikoak baitira (Tokiko Bilduma, Pls 55 ibilaldiak, Naturaldia, Estibaus…), baina proiektu berriak ere bazeuden mahai gainean, hala nola 1936-39ko Gerra Zibila Altzan gaiari eskainiko diogun lan monografikoa, edota hainbeste lan ematen ari zaigun Altzanet webgunearen eraberritzea epe labur batean bukatzea. (gehiago…) »
Ya es historia la edición 35 del Campeonato que nos deja ese regustillo que queda después de un buen trabajo de equipo.
Una interesante confrontación entre los finalistas Javi - Carlos y Mas - Antúnez que dio la txapela de ganador a la pareja Mas - Antúnez, quedando Fernando Rodríguez y Felipe Villarón como primera pareja de la sociedad. A continuación vino el reparto de premios y una cena en la que Iñaki Olaziregi lució, una vez más, sus dotes de cocinero y organizador. (gehiago…) »
Elkartea Berri, Ostadar eta Uztai Belar emakume elkarteek aurten ere Emakumeen Astea antolatu dute, XXXIVgarrena! “Geure burua baloratu… barrutik eta kanpotik” izenburupean egitarau mamitsu bat burutzen ari dira aste honetan: solasaldi bat, erakusketa, bideo-foruma, antzerkiak, eta abesbatza eta dantza taldeen emanaldiak. (Egitarau zehatza hemen).
Esan bezala, bide luzea eta oparoa egin dute emakume elkarteek eta urte guzti horietan burututako hainbat eta hainbat jardueren irudiak bideo formatuan dauzkagu. Material hori prestatzen jarduten dugu eta arian-arian Youtubeko Altzanet kanalera igoko ditugu. Honez gero, hamaika bideo igo ditugu, 1992. eta 1993. urtekoak. Grabazio horien artean askotariko gaiak daude, hala nola Josep Vicent Marques soziologoak eskainitako “Panorama de las relaciones entre hombres y mujeres” hitzalida, edo “Jantzigintza kooperatiba” erakusten duena, edo inauteri garaian gaudela, hementxe bertan ikus dezakezuen 1992ko. urteko Inauterian emakume elkarteek.
Orain dela hilabete bat bere anaia Auttin hil zen, eta gaur agur esan behar diogu Tomasi. Bi anaia arrunt ezberdinak, baina biak ala biak aktiboak. Tomasek, argazki-makina eskuan, garai bateko lekukotza irudietan utzi du. Mila bat inguru argazkien negatiboz osatutako legatu baliotsu hori AHMrekin partekatu zuen orain dela hamabost bat urte, digitalizatuak eta Altzako Tokiko Bildumaren funtsaren parte izateko eta, horren bitartez, edonorentzat eskuragarri egoteko. Tomasen argazki sorta ezagutzea ezinbestekoa da 50. eta 80. hamarkaden arteko Herrera ezagutzera hurbildu nahi duenarentzat: festak, ospakizun erlijiosoak, kirol ekitaldiak, gertaerak, mendi ibilaldiak… Bihotzez egindako argazkiak dira. Guk lagun artekoak ditugu gustukoenak, baita auzoko txoko ezberdinetan argazkirako espresuki jarritako senide, ume edota lagunak erakusten duten argazkiak ere. Zendu den une honetan, bizitasunez betetako bere argazkiekin batera, bere irribarre zabala geratzen zaigu, aurreko urteetan guztietan elkarrekin geundenean erakusten ziguna. Eskerrik asko Tomas.
Atletismo alorrean Herrera Kirol Elkartea izan da zalantzarik gabe erreferenterik nagusiena Herreran, baina ez da bakarra izan.
Isidro Pouzas Iraola “Pausas”-ek kontatu diguenez, 1960. urte inguruan, Herrerako parrokiaren “Los Luises” taldeko gazte batzuek (Isidro Pouzas, Jose Luis Salaberria, Jose Luis Zaspe,…), Don Marcos apaizaren laguntzaz, Club Atlético Herrera kirol elkartea martxan jarri zuten.
Garai hartan, Herreran, futbola eta pilota ziren gazteak gehien erakartzen zituzten kirolak. Hala ere, Isidro, Maria Kristina Koloniako etxeetan jaio eta bizi bazen ere, Club Atlético Rentería kirol elkartearen bitartez hurbildu zen atletismora, bertan hasi baitzen krosetan eta pistako probetan korri egiten. (gehiago…) »
Actividade febril no local do Sindicato de la Industria Pesquera de Cariño, vencellado á CNT. Xa pasan tres días dende que o golpe de estado contra a República ten acontecido. Fóra agardan catro camións cara os que desfilan unha grea de milicianos escasamente armados. Os camións parten con douscentos esquerdistas capitaneados polo dirixente cenetista José Suarez. Van camiño de Santa Marta de Ortigueira (Velasco, 2006).
Unha vez na vila reúnense có tenente da Garda Civil Máximo Lobo, comandante do posto local. Queren saber de que lado está o militar e cales son as súas intencións para atallar as posibles accións dos dereitistas da bisbarra. Segundo se desprende dos acontecementos o tenente debeu persuadir aos sindicalistas da súa lealdade ao goberno establecido. Quizais fose certo e foi a deriva dos sucesos en Ferrol e A Coruña convenceron a Lobo de virar as lealdades. (gehiago…) »
Sin embargo, en la noticia se indicaba que los trabajos aún se prolongarían durante un mes más. Precisamente el mes adicional otorgado para finalizar las obras, por el mismo periodo que estuvieron paralizadas por orden de la autoridad ambiental (Gobierno Vasco), a raíz de que se detectaran fibras de amianto en el aire en tres mediciones efectuadas entre septiembre y octubre de 2018.
Pero lo que llama poderosamente la atención en esta información son las manifestaciones del concejal de urbanismo del ayuntamiento, Enrique Ramos, que el diario reproduce de esta manera “Ramos manifestó que, aunque no existen informes que lo ratifiquen, la opinión de los técnicos es que la aparición de amianto en el aire pudo tener que ver con la demolición del edificio del viejo polideportivo, en cuyo interior podía haber algún material con fibrocemento”.
Unas declaraciones que parecen incomprensibles, puesto que el polideportivo fue derribado hace ya un año (como el propio medio publicaba el 5 de enero de 2017: Noticias de Gipuzkoa, “El polideportivo de Altza muestra su esqueleto y será historia eh febrero“). Podría pensarse que el diario no estuvo atinado al reproducir las explicaciones que el concejal proporcionó el día anterior, en su intervención en la Comisión No Permanente sobre el polideportivo de Altza y la presencia de suelos contaminados por amianto. (gehiago…) »
Iñaki (2025, Otsailak 26) «¿Cuántas de las especialidades q se anunciaron en el año 85 se ofrecen hoy en ese ambulatorio? Algo tan elemental ...»
MARISA AMESTOY (2025, Otsailak 25) «Ezkerrikasko Antxon por tu inestimable trabajo en nuestro querido barrio, zure laguna Marisah, »
Emma Berra (2025, Otsailak 6) «Holis,soy Emma Berra,de Santiago del Estero,hija de Juan Pablo Berra,mí abuelo Remigio Ventino y mí bisabuelo Juan Bautista Berra. Mí ...»
Natalia berra (2025, Urtarrilak 21) «Hola mi bisabuelo era berra de piomontes mi papa tiene el apellido de mi abuela que bello me encantaría saber ...»
Carmen Perez (2024, Abenduak 30) «Yo conocí a Eusebi como la llamábamos las niñas y niños de las escuelas públicas de Buenavista, allí trabajo de ...»