1871. urtean Otxoki baserrian Sansinenea Larrañaga anaiak bizi ziren, Jose Joaquin eta Jose Mariano, beraien familiekin, “1871, Nómina de casas y habitantes contribuyentes al pago del médico cirujano titular de la población de Altza” dokumentuan jasoa dagoenez.
Juana Josefa eta Francisca Ramona Yribarren Yrizar ahizpekin ezkonduak zeuden, aurrenak bost seme-alaba izan zituen eta bigarrenak lau. Ez dakigu noiztik bizi ziren baserrian, ezta noiz utzi zuten. (1)
Beste artxibo-dokumentu batean, “Sesión extraordinaria para elaborar las listas electorales del Ayto. de Altza, del 1 de febrero de 1889″, Otxoki baserriko Antonio Lazcano Arsuaga agertzen zaigu, 133. zenbakiarekin. Hauxe da lazkanotar bat Otxoki baserriari lotua agertzen zaigun lehena.
Pasa den ostegunean, hilak 23, urteko Batzar Nagusia ospatu genuen AHMn. Estibaus buletinaren banaketarekin hasi ginen. Iazkoaren antzean, aurreko urtean blogean argitaratutako artikuluak eta 2016 urteko memoria bildu ditugu buletinean. Jarduerak errepasatu eta gustura iaz egindako lanarekin, aurten dagoeneko esku artean dauzkagun jardueren inguruan hitz egitera pasa ginen. (gehiago…) »
El viernes 24 de Marzo amaneció como un viernes cualquiera. En la noche del jueves al viernes murió Santi Asumendi. Por eso para Herrera no era un día como los demás. La noticia corrió entre nosotros y los sentimientos afloraron. Cuando alguien fallece tendemos a hablar pensando en los últimos años de su vida, pero somos algo más. Todo evoluciona y lo que hoy en día tenemos frente a nosotros parece que siempre ha estado ahí. No es verdad. Santi ha formado parte de esa época de postguerra en la que ha habido que definirse, crear y recomponer y ha participado en esa historia local que algunos compartimos. (gehiago…) »
Aurtengo denboraldian gure herriko txoko batzuk ezagutu ditugu eta Gipuzkoako beste zenbait museo eta ingurune naturalak ere bisitatuko ditugu.
2017ko DENBORALDIA (MAIATZA-URRIA)
Maiatzak 18: ANFIBIOAK ETA NARRASTIAK ALTZAN ETA ERRENTERIAN
Ibilaldi bat gure inguruetan bertako fauna ezagutuz Aranzadi Zientzia Elkarteko Jon Garin herpetologoaren eskutik.
10:00ean, Casares Kultur Etxean.
Altzatarrei adierazi nahi dizkiegu gure kezka eta ezinegona, kiroldegiaren inguruan hedabideetan zabaltzen ari diren informazio ugari, nahasi eta deslotuak direla eta. Ez datoz bat ikusten ari garenarekin. Hain zuzen ere, argipen zehatza eta berehalakoa behar duten hiru gai nabarmentzen dira:
Kiroldegia eraikitzeko epeak.
Amiantoz kutsatutako eremuen eragina eta etorkizuna.
Irtenbidea ematea erabiltzaileon ezinegonari, beren instalazioak galdu dituztelako, eta hain beharrezkoa duten ariketa fisikoa uztera behartu zaielako, beste kiroldegi batera joateko ezintasunagatik.
Bigarren Errepublikaren aldarrikapenarekin batera emakumeek gure historian lehen aldiz gizon eta emakumeen arteko berdintasunera gerturatzeko oinarri legalak lortu zituzten. Garaipen hura, ordea, ez zuten lortu goizetik gauera; ezta espero zituzten ondorioak ere. Aldaketa prozesu luze eta zail horretan ezinbestekoak izan ziren modu gogotsu eta eraginkor batean lan egin zuen emakumeen jarduna, industriaren eta merkataritzaren eraginez aldaketa sakonak ezagutzen ari zen gizarte tradizional hartan lan egin behar izan zuten emakumeak. Altzako Tokiko Bilduman dauzkagun industria eta merkataritza urtekarietan arakatu dugu Errepublika aurreko urteetan gizonezkoen izen pilo baten artean gailendu ziren emakume haien izenen bila.
Orain dela 50 urte, 1967ko otsailaren 12an, -igandea aurten bezala-, Santa Barbara eta Errotetan lan egiten ari ziren jesuitek lehenengo meza publikoa eman zuten. Urte batzuk lehenago, 1964 urtearen inguruan, orden erlijioso katoliko hau lan espirituala eta humanitarioarekin hasi zen, Santa Barbara eta Erroteta auzuneen garapenarekin batera. (gehiago…) »
Pasa den urrian frankistek errepresaliatutako zortzi altzatarren berri eman genuen hemen, haien artean Mario Cordero Maldonado mediku altzatarra zegoelarik. Mediku honen jarduera profesionala zein politikoa Altzaren eremutik haratago zabaldu zen eta horregatik merezi du haren izena beste behin gogora ekartzea. Tokiko Bilduman dauzkagun dokumentuetatik abiatuz [1], ikus dezakegu Mario Cordero Herrerako Politena etxean (Jose Elosegi, 125) zegoen Udal Sorospen-etxean sendagilea izan zela. Sorospen-etxea 1933. urtean zabaldu zen eta gure medikua inaugurazioaren argazkian ikus dezakegu erdi-erdian, gainontzeko talde medikoarekin eta udal agintariekin batera. Etxearen fatxadan kartel bat ikus daiteke non haren izena osasun-zerbitzuaren leku nabarmena duen: “Mario Cordero - médico de niños, partos y enfermedades infecciosas”.
Ya sé que resulta difícil reflejar en 100 dibujos lo que significa Donostia y poder representar a todos los barrios y sensibilidades. Entiendo que estos dibujos son un elemento motivador para animar la reflexión.
Con todo, he constatado dos torpezas que me parecen errores dignos de arrepentirse y por los que pedir alguna responsabilidad:
1-No existe ninguna mención ni en dibujo ni con nombre a propósito del lugar donde habitan el 20% de los donostiarras: Altza y con él, Herrera, Larratxo, Arri Berri, Bidebieta, Gomistegi… ni una imagen ni mención. Es el salvaje Este donostiarra. Los barrios céntricos están suficientemente representados en la iconografía de sus edificos y elementos urbanos. Curioso que aparezcan nombres con más solera o pedrigí como Aiete-Miramón-Morlans-Sagüés–Añorga-Loiola-Txomin-Martutene… …Intxaurrondo/Zarategi… pero de aquellos anteriores, nada. Parece que fueran molestos de nombrar; como si no formasen parte del firmamento de Donostia y fuesen un mal que asumir con resignación. O simplemente, no tenemos nada que contar de ellos. (gehiago…) »
“Altza denboraren joan-etorrian” liburuaren aurkezpenean horma-irudi handi bat zintzilikatu genuen liburuaren kontrazaleko orri zuriaren irudiarekin. Bertan bildu ginenen artean kolorezko papertxoz bete genuen horma-irudia eta ondoren Aritz eta Gorka artista gazteek aurretik prestatutako graffiti bat margotu zuten gainean. Minutu bat pasatxoko bideo azkar honetan (timelapse) ikus dezakezue hori guztia.
Estibaus (2026, Martxoak 27) «"sorro" euskarazko "soro" hitzaren aldaera bat da, Sorroeta = Soroeta. Ikusi Orotariko Euskal Hiztegia "soro" sarreran: (...) sorro (Hb, Dv), ...»
Jon (2026, Martxoak 24) «Sorroeta gaztelaniazko "sorra"rekin lotura izatea erokeria litzateke? RAEren arabera, "Arena gruesa que se echa por lastre en las embarcaciones" da, ...»
Iñaki (2026, Martxoak 23) «Fantástico. Aurrera!! »
Federico Sanchez (2026, Otsailak 18) «yotrabaje en el..hice..pinte el rotulo del helipuerto...entre otras cosas... »
Karlos Solana Arruti (2026, Otsailak 18) «Ez dago eskubiderik.
Ahaztu egiten zaigu munduko leku "aberatsenetako" batean bizi garela.....eta Donostiako erdigunea soberan »