“Altzak soinu, Altzak doinu” Kontzertua
Altzako Historia Mintegiaren 25. urteko ibilbidea ospatzeko, datorren ostiralean, azaroak 18, San Martzial elizan, 20:30ean izango den kontzertura gonbidatu nahi zaituztegu. (gehiago…) »
Altzako Historia Mintegiaren 25. urteko ibilbidea ospatzeko, datorren ostiralean, azaroak 18, San Martzial elizan, 20:30ean izango den kontzertura gonbidatu nahi zaituztegu. (gehiago…) »
Datorren larunbatean, hilak 19, Altzako Historia Mintegiak antolaturik eta Casares-Tomasene Kultur Etxearen laguntzaz, Gipuzkoako Tokiko Historia Taldeen I. Topaketa egingo dugu Tomasenen. Helburu nagusia elkargune bat sortzea da, non AHM egiten ari den antzeko lanetan jarduten duten mota askotako ekimenek elkartzeko, elkar ezagutzeko eta ezagutzera emateko aukera izango duten. (gehiago…) »
AHM
Donostiako udal gobernuak gonbidapena luzatu digu Altzako herritarrei eta elkarteei datorren urriaren 22an egingo den bileran parte hartzera, gure herriaren diagnostiko orokor bat egiteko eta, horrekin batera, egingo diren proposamen zehatzak aztertzeko. Altzako Historia Mintegiak bilera horretan parte hartuko du udal ordezkarien aurrean ondoren zehaztuko ditugun puntuak eta proposamenak planteatzeko:
Pasa den Santa Isabel egunean, Unai Elizasu gai-jartzaileak “Album altzatarra 1953-1978″ liburu argitaratu berriaren azala ekarri zuen eguerdiko bertso saiora Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga bertsolariek nesken eta mutilen arteko soka-tiraren inguruan jarduteko. Hona hemen osatu zituzten bertsoak.
AHM
Altzako Historia Mintegia gure herriko ondarea ezagutzeko, zaintzeko eta ezagutarazteko asmoz sortu zen, eta asmo hori izan dugu gogoan gure ibilibidearen 25 urteetan. Altzaren udal barrutiaren azken mugaketa, 1939. urtekoa, bilatzea, kopiatzea, transkribatzea eta argitaratzea izan zen lehen eginkizunetako bat. (gehiago…) »
AHM
Pasaiako mugen gatazkari buruzko guztia esana dago. Epaitegi Gorenaren epaia falta zen soilik; eta dagoeneko hortxe dute, dugu. Epaitegi Gorenak inposaketaren bidea behin betiko itxi egin dio Pasaiako udalari.
Altzako Historia Mintegiaren 25.urteurrena dela eta ekitaldi bereziak prestatzen ari gara. Denak ere AHM-ren ohiko lanarekin lotuta daude eta hauxe duzue burutu asmo dugun lehena: Martxoak 17 ostegunerako, Aurkezpena eta Hitzaldia antolatu dugu Casares Kultur Etxean Altzaren ingurune naturala aintzat hartuz.
Hau da mahai gaineko egutegia. Jardueraren bat egitea aurreikusita dauden hilabeteetan ohar bat aurkituko duzue. (gehiago…) »
Eztitan gelditu ginen joan den ostiralean, Tomasenen, Altzaneteko orri berrien artean nabigatuz eta datorren urterako egin ditugun asmoak entzuten genuen bitartean egutegien argazkiak behin eta berriro begiratuz. (gehiago…) »
Altzako elkarteak oso lanpeturik daude. Gure asmoa ez da, eta ezin dugu, Altzan egiten ari diren jarduera guztien aipamen zehatza hemen egitea, baina lerro hauetan jarduera gutxi batzuen aipamena egiten saiatuko gara behintzat, Interneten bitartez, Estibausen bertan dauden loturen gainean klik eginez jarraitu daitezkeenak. (gehiago…) »
Altzako Historia Mintegia