
Pako Laskonateguy herreratarrak auzokideen omenaldia jasoko du hilabete barru 70 urteetan San Luis Parrokiko koruaren zuzendaritzan egindako lanagatik. Auzoko seme kutuna da Pako, maitatua, bai abesbatzarekin egindako lanagatik baita duen izaeragatik ere, pertsona gisa. Omenaldia prestatzeko batzorde bat ari da lanean eta egitarau bat atondu du ekainaren lehen asterako. Denak gonbidatuak gaude parte hartzera. Hona hemen egitaraua:
Egitaraua
Ekainak 5, asteazkena, HITZALDIA
Musika eta liturgia.
(Azken 50 urtetako gorabeherak)
Hizlaria: Antonio Linaza, EITBko Mezen arduraduna Bizkaian
Noiz eta non: 19:30ean, San Luis Elizan
Ekainak 7, ostirala, KONTZERTUA
Donostiako Udal Txistulari Taldea eta
Aita Sierra Abesbatza
Noiz eta non: 19:30ean, San Luis Elizan
Ekainak 9, igandea:
Goizetik, ALBORADA
12:00etan, MEZA Parrokian
Parrokiako korua, lehengo eta oraingo abeslariekin
14:00etan, BAZKARIA Dana Ona jatetxean (Zubieta)
Bazkarian parte hartzeko: 45 euro
Ordainketa: Kutxabank 2101 0042 59 0000852616
Azalpena: Omenaldi-bazkaria eta izen-abizena.
Ordainagiria gorde.
Izena emateko azken eguna: maiatzak 31
Antolatzaileak: San Luis Parrokia eta Herrerako auzokideak
Laguntzaileak: Altzako Historia Mintegia, Donostia Kultura
Iruzkinik ez »
Pili Lázaro

Karnaba Molinaon. Antonio Valencia
Aurreko urtean enarei buruz idatzi nuen, urtero Altzara etortzen zirela eta nola bere betiko kabiak aurkitzen zituzten mila eta mila kilometro egin ondoren. Oraindik ez dira etorri, desbideratu ote dira? Zorionez, ez dira alde honetara etortzen diren txori bakarrak. Lehengo larunbatean Mikel Olano basozainaren eskutik ikusi eta entzun genuen hainbeste txori espezie ezberdin ezin genuela sinistu.
Taldean bildu ginenean Altzakoa ez zen batek komentatu zuen: “Hemen Altzan, hainbeste etxeekin, non daude txoriak? Zuhaitzak ez badaude, non egon daitezke txoriak?” Eta bai sorpresa! Arriberrin bertan entzun genituen lehenengo kantuak, eta pixka bat aurrerago Mikelek gutxi gora behera hamar txori desberdinak identifikatu zituen aldi berean kantari: txepetxak, xoxoak, txantxangorriak, buztangorriak, kazkabeltzak, errekatxindorrak, karnabak, txirriskilak, txorrua… Batzuk kabia egiten ari ziren, beste batzuk zuhaitz batetik bestera elkarri erantzuten. Oso harrigarria! Bost minuturo berriro gelditu ginen. Molinaoko jeitsieran buztanzuri bat ikusi genuen, emigratzen ari zena eta geldiune bat egiten gure lurretan. Molinao errekaren ondoan garrapoa ikusi genuen enborretik gora eta behera. Horrela bide osoan, bueltatu behar izan genuen arte.
Oraindik txoriak gure inguruan bizi dira, gure bizimodura egokitu dira eta oso urrutira joan gabe, kotxea alde batean utzita, paseo bat emanez, begiak eta belarriak prest, oso experientzia zoragarria eta lasaiak bizi ditzakegu.
Iruzkin 1 »
Tamborrada, comisión de fiestas y AA.VV. Sarroeta
Algunas personas son de la opinión que despedir a un amigo, a un compañero, es uno de los momentos más difíciles de afrontar; por eso, los que te conocimos y compartimos vivencias contigo, nos resistimos a decirte Adiós y preferimos pensar que tan solo has hecho un “alto en el camino”. Un camino, no exento de dificultades, pero también repleto de experiencias que significan mucho para todos los que hoy hemos querido estar aquí.
El pasado viernes, cuando nos enteramos de que no ibas a continuar caminando junto a nosotros, se nos hizo un nudo, sufrimos un shock y el dolor inicial por tu marcha, poco a poco se fue transformando en otra cosa. Sí, es duro pensar que no nos vamos a volver a cruzar contigo por las calles de nuestro barrio, por el que tanto has luchado cada vez que has tenido ocasión, o bien, tomando algo en algún bar o en el local de la Asociación de vecinos, … sin embargo, tenemos la esperanza y la fe, de que vas a estar ahí, como lo has estado siempre.
Los más jóvenes, los niños, te recordarán siempre con cariño, con el mismo cariño que les dedicabas a ellos cada vez que tenías oportunidad. Los no tan jóvenes, no olvidaremos nunca tus ganas de colaborar en todos los ámbitos y esbozaremos una sonrisa cada vez que rememoremos los torneos de futbito del colegio, en los que pocos habrían aceptado la responsabilidad de ejercer de árbitro, como tú lo hiciste sin titubear desde el mismo instante en que te lo propusimos. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Elena Arrieta Yarza
En la prensa de estos días ha aparecido un artículo anunciando un acuerdo entre los políticos municipales para iniciar el estudio del distrito de Altza después de una consulta a su asesoría jurídica que les ha asegurado que entra dentro del marco legal que se trabaje sobre un único distrito, el de Altza. El artículo, como empieza a ser habitual, no hace ninguna mención a los esfuerzos de la Comisión Ciudadana de Altza.
Que yo recuerde, la formación de una Comisión técnico-política con consulta a la ciudadanía para Altza se aprobó hace casi tres años en un pleno municipal que es el acto de más renombre de un ayuntamiento en el que la corporación “en Pleno” se justifica ante el Pueblo que le observa. Ante la seriedad del acto ¿quién iba a pensar que aplicar la ley en esto de los distritos iba a ser llevado a Pleno sin todos los sacramentos, razones, argumentos, y demás comprobaciones? Entre otras cosas porque nunca se ha hablado de limitar el tema al distrito de Altza sino de iniciarlo con Altza por sus características específicas y establecer unas líneas de trabajo para aplicarlo a las demás zonas de la actual ciudad. Se iba a trabajar en una acción-piloto, objeto de posteriores mejoras y adaptaciones. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Raul Perez
Aste honen hasieran Martxel Garaikoetxea zendu da. Ondorengo lerrootan nor zen azaltzen ahaleginduko naiz. Duela hamar urte inguru ezagutu nuen, artean Donostiako Irutxulo astekariko erredakzioko kide nintzela. Altza-Herrerako Areto Futbol Txapelketari buruzko albistea idatzi behar nuen eta harekin hitz egiteko esan zidaten, antolatzaileetako bat zelako. Herrerako semea zen Martxel. Oso oker ez banago, Arruebarrena etxeko semea, San Luis plazako bihotzean zegoen etxean jaio zen. Lehen hartu-emana izan genuenetik hamaika aldiz, beti alai eta adeitsu, erantzun zituen nire deiak. Kontatu zidan nola eta zergatik sortu zuten txapelketa: 80ko hamarkadan Altzan oso zabaldua zegoen drogazaletasunari aurre egiteko, gazteentzako aisialdi proposamen bezala eratu zuten txapelketa xumea. Eskolako jolastokian jokatzen zituzten partidak. Ez zuten asko behar. (gehiago…) »
3 iruzkin »
Natur Asteari amaiera emateko hitzaldi bat antolatu dugu gurekin batera bizi diren landare eta animaliak hobeto ezagutzeko. Hizlaria Mikel Olano izango da, basozaina eta Aranzadiko kidea eta bere eskutik; animalien bizi-ohiturak, bere izen arruntak, hegaztiak bere txioen bidez identifikatzen ikasiko dugu, besteak beste. Hitzaldia, Tomasene kultur etxean, apirilak 18an, ostegunean, 19:00ean izango da.
Larunbatean Mikelekin irtengo gara ibilaldi gidatua egiteko eta bidean topatzen ditugun landare eta animaliak identifikatzeko. Casaresetik abiatuko gara, 9:00ean eta prismatikoak eta mendiko botak eramatea aholkatzen dugu. Ibilaldiaren iraupena (joan-etorria) hiru ordukoa izatea aurreikusten dugu.
Iruzkinik ez »
Donostia Kulturak eta Altzako Historia Mintegiak antolatutako Natur Astearen barruan, apirilak 15, astelehenean Antonio Valenciaren argazki erakusketa inauguratuko da Tomasene kultur etxean. Egun horretan 19:00tatik aurrera, argazki bakoitzari buruzko azalpenak jasoko ditugu Antonioren eskutik.
Apirilak 15etik apirilak 20rarte, erakusketa ikusgai egongo da 17:30tik-20:00tara.

“Antonio Valenciak, Natura txikiaren irudi miresgarriak azaltzen dizkigu eta, irudiotan, testuinguru koloretsu batean ikusten dugu animalien mundua.
Inguratzen gaitun mundu txikian adituak direnek intsektu desberdinak ikusterakoan gozatuko dute. Burruntziak, margo guztietako tximeletak, forma berezia duten aharrak, txindurriak -baita ere igelak!- ikusiko dituzte. Gai hauetan adituak ez garenok, animalien munduko osagaiez osatutako puzzle harrigarria ikusiko dugu, inguruko landaredian egokiro kokatutako mundua.
Erakusketa honen bidez, Valenciak bere buruaren alde bat azaltzen digu, margoz eta zehaztasun harrigarriz betetako bere aldea. Hurbiltzerakoan, animalien mundua Antonioren begiez ikusiko duzue.

Ikusteaz gain, begiratu ere egin behar da. Begirada bat behar duzu, egunez egun aurrera egin eta bizitzeko animalitxo ñimiñoek egindako borrokaren eszena miresgarriak ikusteko.
Naturan zehar ibiltzen zarenean, zentzu guzti-guztiak erne behar dituzu belarren arteko mugimenduak eta zauden leku horretan ohizkoak ez diren koloreak ikusteko, eta berdin, xomorro baten antza duena edo euli bat harrapatu duen armiarma hori ikusteko.
Era horretan, zomorroen arteko historia txikien berri izango duzu, grabatu eta ahaztezin bihurtuko zaizkizunak.
Xomorro hauek zuen gustukoak izan daitezen espero dut, nire kasuan izan den antzera. Aurrean izan ditudanean, euren bizitzaren zatitxoak hartu ditut, irudiotan zuei erakusteko.
Antonio Valencia
2 iruzkin »
Elena Arrieta Yarza
Pensando en ti, amigo, no puedo por menos que sonreír. Tristemente, eso sí. Porque ya no estás y nosotros no vamos a ver tu sonrisa que se extendía hasta dar aquella expresividad a tus ojos.
Has sido alguien entrañable en Herrera. Nunca has faltado a ningún momento relacionado con las fiestas, celebraciones populares, actividades de las sociedades… Pionero en la creación de M.F. /F.P., pelotazale a tope, árbitro de frontón (por lo menos del de Herrera) txistulari y miembro del Coro de Trintxerpe. Todo ello desde tu categoría personal con la que has sabido moverte con naturalidad en ese difícil equilibrio que es la vida de un barrio.
Siento la necesidad de poner estas letras porque sé que tu desaparición, así, sin más, discretamente, provoca un sentimiento de pesar compartido por mucha gente de Herrera y Trintxerpe.
Agur lagun.
Iruzkin 1 »

Donostia Kulturak eta Altzako Historia Mintegiak egitarau oparoa osatu dugu apirilak 11tik 20ra bitartera naturari begirada bat eskaintzeko. Esteka honetan eskura dezakezue Natur Astearen egitaraua.
Antolatutako lehenengo jarduera AltzaNatura deituriko hitzaldia da, Herrerako EPAn apirilaren 11n, ostegunean 17.30ean ospatuko dena. Marko Sierraren eskutik, Altzako geologia, iraganeko paisaia nolakoa zen, gaur egungo habitat ezberdinak eta gurekin batera bizi diren landare eta animaliak ezagutzeko aukera egongo da. Hitzaldiaren ondoren, bisita gidatua egingo zaio Herrerako EPAn (Auzotegi) apirilaren 8tik ikusgai egongo den AltzaNatura erakusketara. Bertan, iaz elaboratu genituen panel informatiboak egongo dira ikusgai, Altzako ingurune naturalaren eta Molinaoko naturgune interesgarriaren interpretazioa eskaintzen dutena.
Larunbatean apirilak 13, mendiko botak jantzi eta gurekin batera Molinao errekatik zehar ibilaldia egitea proposatzen dizuegu. Casares Kultur etxetik 9.30ean abiatuko gara eta oraingoan ibaiertzeko ekosistema ezagutzeaz gainera, erreka garbituko dugu kutsatzen duten zaborrak jasoz. Urgardeneko kideak ere parte hartuko dute ekintza honetan eta Gipuzkoako ibaiak garbitzen duten esperientzia gurekin partekatzeko aukera izango dugu.
Errekaren garbiketa ostean, Molinao parkeko aisialdi gunean hamaiketakoa egin eta 27 haltza landatzeko asmoa dugu.

Iruzkin 1 »
Jon Serrano
Aste Santuarekin batera opor egunak etorri dira eta giro honetan une aproposa izan daiteke orain dela hilabete bat ikusten hasi ginen Francisco Armendarizen argazkiekin jarraitzeko. Orduan Altzako argazkiak ziren eta oraingoan bidaiariak egindako argazki multzo handiaren aukeraketa txiki bat ikusiko dugu. Sorta honek argazkilariaren alderdi bidaiaria erakutsiko digu, bideak, herriak eta hiriak zeharkatuz bere begiradak gelditu dituen momentuak irudiak bihurtuz; begirada horrek konposatutako irudiek bizitzaz bete-betean gozatzeko gonbitea luzatzen digute.
(gehiago…) »
2 iruzkin »