Ostiralean Altzaren adiskideen elkargune bihurtu zen Tomasene eta giro eder batean bete egin zen “Altza,Hautsa Kenduz 11″ liburuari ongietorria emateko. Liburuaren aurkezpenarekin batera, Daniel Soliño txistulariak eta Manu Gómez gaita-joleak doinuz jantzi zuten ekitaldia eta Mattin ilustratzailearen irudi koloretsuek argitu zituzten paretak.
Altza Gara herri ekimeneko kideek agerraldi bat egin zuten joan den ostiralean barrutiai buruz haien proposamena aurkezteko. Hona hemen proposamenaren testu osoa:
ALTZAREN ESKUBIDE HISTORIKOEN AITORMENARI ETA ORGANU DESZENTRALIZATU BATI BURUZKO PROPOSIZIOA (gehiago…) »
Bizarrain elkarteak jarduera berezia prestatu du aurten Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko: Joan Mari Irigoien idazlearen Oilarraren promesa liburuaren irakurketa publikoa. Irakurketa abenduaren 2an egin zen, Altzagaineko Plaza Gorrian. Hona hemen hasieraren bideoa.
Abenduaren 16an, ostirala, arratsaldeko 7:30ean, ‘Altza, hautsa kenduz’ liburu sortaren ale berri bat aurkeztuko dugu Tomasenen. Ale berri hau hamaikagarrena izango da eta 25 urteko ospakizunen egitaraua biribiltzera dator.
Sekulako kontzertua. Isilean entzuten genien hunkiturik, eta bero-bero txaloka hasten ginen pieza bakoitzaren ondoren. Kontzertu amaieran eskuak estutu, besarkatu eta beste altzatarrekin bizitzen ari ginena partekatu behar genuen. Eskerrik asko guztioi, musikariei eta publikoari, une eder hori sortzeagatik, musikaren eta pertsonen edertasuna nagusi izan zen une hori. Altzatarren “Altzak soinu, Altzak doinu” kontzertuak zirrara sortarazi zigun. (gehiago…) »
Altzako Historia Mintegiaren 25. urteko ibilbidea ospatzeko, datorren ostiralean, azaroak 18, San Martzial elizan, 20:30ean izango den kontzertura gonbidatu nahi zaituztegu. (gehiago…) »
Datorren larunbatean, hilak 19, Altzako Historia Mintegiak antolaturik eta Casares-Tomasene Kultur Etxearen laguntzaz, Gipuzkoako Tokiko Historia Taldeen I. Topaketa egingo dugu Tomasenen. Helburu nagusia elkargune bat sortzea da, non AHM egiten ari den antzeko lanetan jarduten duten mota askotako ekimenek elkartzeko, elkar ezagutzeko eta ezagutzera emateko aukera izango duten. (gehiago…) »
Parece que se da vía libre en el ayuntamiento de Donostia a una comisión que estudie la conversión de Altza en un distrito. No es nada nuevo, incluso dicen que algunos partidos llevan tiempo pidiéndolo. No más tiempo del que lo está pidiendo parte de la ciudadanía altzatarra, aunque ignorarlo es lo habitual. (gehiago…) »
Donostiako udal gobernuak gonbidapena luzatu digu Altzako herritarrei eta elkarteei datorren urriaren 22an egingo den bileran parte hartzera, gure herriaren diagnostiko orokor bat egiteko eta, horrekin batera, egingo diren proposamen zehatzak aztertzeko. Altzako Historia Mintegiak bilera horretan parte hartuko du udal ordezkarien aurrean ondoren zehaztuko ditugun puntuak eta proposamenak planteatzeko:
Roman Irigoien oiartzuarra Altzako medikua izan zen Errepublika garaitik jubilatu arte eta Altzan sortu zuen familia. Plaza batek haren izena gogoratzen du Lau Haizeta pasealekuaren ondoan. Mediku gisa jardun aurretik atezain izan zen goi mailako taldeetan. Imanol semeak aurtengo Oiartzun urtekarian artikulu bat agitaratu du ibilbide hori gogoratuz eta hona ekarri dugu medikuaren gazte garaiko ibilbide hori Altzan ere ezagutzeko. (gehiago…) »
Fernando Domínguez (2026, Urtarrilak 21) «Conocí a su Padre porque me ayudó junto a su hijo, creo que se llama Carlos, al tener una avería ...»
Jon Mikel (2026, Urtarrilak 9) «Jaiotza ederra da. »
Javi Castro (2025, Azaroak 7) «Aportación muy completa e interesante. »
zapi (2025, Urriak 1) «ekintza ikusgarria eta erabat berritzailea gure Herriaren nodik norakoak belaunaldi berriei hausnartzen laguntzeko..
Proposamen bat..lanaren azalpenetan korrikarako egin zen hormirudiarekin bukatzen ...»
Ion Urrestarazu (2025, Abuztuak 12) «A mi siempre me llamó la atención, pues no parece muy heráldico, y viendo la complejidad de las piezas exhibidas ...»