Joan den larunbatean Santo Tomas feria ospatu zen Larratxon. Giro bikaina eta jende asko bildu zen Josu Artetxe plazan: txistorra postuak, talogileak, saltzaileak… Altza Kantuz taldea eta bertsolariak ere tabernaz taberna ibili ziren plazako giroa Larratxoko beste bazterretara eramanez. Une berezia izan zen Askagintzako Pako zenaren inguruan egin zen omenaldia. Urte asko dira Pako hil zela eta Askagintzako lokalaren ate ondoan bere garaian jarritako plaka esku beltza batek kendu du. San Tomas festaz baliatuz, plaka berri bat zabaldu zen leku berean. Honekin batera ikus ditzakezue festaren argazki batzuk eta bideo bat Xabier Sukia eta Ibai Esoain bertsolariek Pakori eskainitako bertso batzuekin. (gehiago…) »
Igandean Ixabel Matxinandiarena zendu zen. Martillunen urte askotan lanean jardun ondoren jubilatuen elkartean ardurak hartu zituen. Emakume langile eta abegitsua, guztien laguna. Gure elkarteko bazkide ere bazen. Etxeko argazkiak gurekin konpartitzeaz gain, Lekukoak proiektuarekin kolaboratu zuen bere bizitzaren pasarteak ondorengoentzat kontatuz. Ixabel joan da eta bere irribarrea eta bizipoza utzi dizkigu. Agur, Ixabel, eta eskerrik asko.
“Altza, Hautsa Kenduz” liburu sortaren hamargarrena prest dago. Bi urtean behin argitaratzeari eutsi dio eta, betiko ildoan, mamitsu eta gogotsu dator, altzatarren nondik norakoa ezagutzearekin arduraturik dagoen ororentzat gustukoa izateko asmoz. Hirurehun orrialdetan zehar, historia, kazetaritza, arkitektura, literatura, elkarteen lana, argazkiak, eta abar, elkarrekin datoz altzatarren iraganaren eta orainaren ezagutza eta ezaupidearen zerbitzura, gure ondarearen zerbitzura.
Azaroaren 20a oso esanguratsua da Euskal Herriko gaur egungo historian. Data horretan hil zen Francisco Franco diktadorea (1975), eta egun horretan ere Santi Brouard (1982) eta Josu Muguruza (1989) hil ziren erailketa politikoen ondorioz.
Muguruza Herri Batasunako diputatuaren erailketa horri erantzuteko, 1989ko azaroaren 22rako greba orokorrerako deialdia zabaldu zen Euskal Herrian.
Bideo honetan, egun horretan Altzan hartutako irudiak eskaini dizkizuegu.
Y es que no se necesita magia para que las cosas que hoy son tan comunes en nuestras casas vayan a desaparecer con el tiempo. Esa televisión de plasma, esa cocina vitrocerámica o el colchón de látex de última generación serán dentro de unos años como hoy en día lo son sus ancestros equivalentes, vulgares recuerdos. Y si no, podemos preguntar a una persona joven por un receptor de radio superheterodino de lámparas, una cocina económica de carbón y leña, o un colchón de lana de los que se oreaban una vez al año, y ver qué dicen. Han desaparecido de nuestras vidas en tan solo 40-50 años, o quizá menos. (gehiago…) »
¿Quién es la vecina? Desde hace unas pocas décadas parece un signo de gran clase y modernismo eso de “yo no me meto en la vida de nadie; ¡con decirte que llevo viviendo en esta casa… taitantos años y no conozco a la vecina de al lado!” A mí esto siempre me ha asombrado y como poco, me parece una memez. Sólo hay que pensar que cuando una persona tiene una urgencia a las 3 de la mañana toca la primera puerta que tiene a mano, la de la vecina, y tiene que empezar por presentarse. (gehiago…) »
Orain dela bi urte Arri-berriko zelaietan artzain zakurren erakustaldia antolatu genuenean bezala, oraingoan ere AltzaXXIek, iniziatiba berri honen bitartez, inguru hori aisialdirako aproposa izateaz gain, “Altzan ingurumenarekin zerikusirik duten jarduerak aurrera eramateko gune bakarra dela” azpimarratu nahi dugu.
Eusko Ikaskuntzak Internet argitaratzen duen Euskonews buletinaren 503. zenbakian, “Atzoko Irudia” atalean, “Acceso a una casa de Altza” izenburuko argazkia erakutsi digu. Argazkiaren fitxan agertzen denez, argazkiaren egilea Pedro Garmendia da eta 1920-1934 urte bitartean egina da. Irudian etxe baten ataria ikusten da eta bertan antzinako arku baten dobelak nabarmentzen dira, garai batean etxe horrek izan zitekeen handitasunaz hitz egiten diguna. Atari xume bat, hortaz, ate zabalago eta dotoreago bat zegoen lekuan. (gehiago…) »
Las Merindades en la Memoria (2025, Ekainak 22) «[...] llevó hacia Chile, en el barco WINNIPEG, arribaron a Valparaíso el 3 de Septiembre de 1939. En la 1ª ...»
Claudia Longarela Colombo Berra Brea (2025, Ekainak 14) «Hola! Mis bisabuelo materno se llamó Angel Berra vino de Milán.
Se radicó en Lluma partido de Zárate. Pcia de Buenos ...»
Iñaki (2025, Maiatzak 3) «Sorprendente documento e impresionante trabajo. Zorionak eta aurrera!!! »
Mariano Pérez de la Cruz (2025, Maiatzak 1) «En mi etapa en PEBSA de la Coruña, coincidí con Paco Lasa y he de afirmar que su pragmátismo y ...»