‘Normaltasunera itzultzeaz ‘edo’ normaltasun berri ‘batera goazela esateak zentzu gutxi du bizitzak erakusten digunean normaltasuna etengabe aldatzen dela, batzuetan astiro, eta beste batzuetan, hilabete hauetan bezala, azkar eta modu traumatikoan. Hor gordeta dugun edozein irudiri begiratu diezaiokegu, hori berresteko. (gehiago…) »
2 iruzkin »

1936-05-08 La Voz de Guipúzcoa
Egun hauetan Tokiko Bilduman Altzarekin lotutako eta prentsa idatzian argitaratuak izan diren 1936 eta 1940 urte bitarteko 1.500 erreferentzia baino gehiago katalogatzeko lana bukatu dugu. Udal kronikak, kirolekoak, iragarki ofizialak, propaganda, publizitatea, eskelak… Altxamendu frankistaren aurreko hilabeteetatik gerra amaitu eta Altza Donostiara anexionatu arteko denbora-tarteko gai askotako sorta handi bat. (gehiago…) »
Iruzkin 1 »

ElkarteakBAI (Asociaciones de Bidebieta, Altza e Intxaurrondo)
Ekialdeko barrutiko hainbat elkartek, nahiz eta egoera berezi honetan murgilduta egon arren, telematikoki biltzen jarraitzen dugu, eta idazki bat (honekin batera bidaltzen dizuegu) prestatu dugu, barrutiko gainerako elkarte eta kolektiboekin partekatu nahi duguna. Aldi berean, animatu zaitezte guztion artean sare komunitario sendo eta indartsu bat sortzera, bizi dugun osasun- eta ekonomia-krisi larriari aurre egiteko.
Zuen elkarteak parte hartu/lagundu nahi badu, idatzi mesedez posta helbide honetara elkarteakbai@altza.net. Eskerrik asko.
Covid19ak gure bizitzak zeharkatu ditu, bat-batean, abisurik gabe; modu azkar eta bortitzean. Egun bizi dugun krisi sanitarioak aurretiaz bizitzen ari ginen beste krisi batzuk azalerazi eta larritu ditu: prekarietatea, eskubideen urraketa, zerbitzu publikoen ahulezia… Zer esanik ez Ekialdeko Barrutia den gure ingurunean: Altza, Bidebieta eta Intxaurrondon.
Iruzkinik ez »
Herripe Auzo Elkartea

Egoera hau zerbait irakasten ari bazaigu, hurbilekoa baloratzea da. Aste zailak bizitzen ari gara. Pazientzia, obedientzia, eta ezer gutxi gehiago. Gertatzen ari dena oso ondo ulertu gabe. Ziurtatuta zegoela uste genuenetik asko nola kolokan jartzen den ikusita. Gure egunerokotasuna berreskuratu arte, orain eutsi besterik ez dugula egin behar oso onartuta daukagu, jasotzen ditugun jarraibideak barneratu eta albisteak eztabaida handirik gabe onartzen ditugun bitartean. Gure mugimenduak, beraz, oso mugatuak ditugu. Ibilbideak farmazia, medikua eta biziraupeneko produktuen erosketa dira.
(gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Atzo San Marko eguna izan zen eta, ohiturari jarraituz, gaur igandea fuerteraino igoko ginateke erromerian, Lau Haizetako bide zabaletik gora edo Txipres baserri ondotik igarotzen duen mendi bidean barrena. Aurten, ordea, ezinezkoa izango da. Erromeriaren hirurehun bat urteko historian mota askotako arrazoiak egon dira erromeria bertan behera uzteko, ekaitzak, gerrak, debekuak…, baina orain bizi dugun antzeko egoerarik ez dugu orain arte ezagutu. Etxean bakartuak, hortaz, lagunekin eta etxekoekin mendi gainera ezin igo, hodeia delakora igotzearekin konformatu beharko dugu. Izan ere, etxetik Angel Calvo mintegikidearen “Las ermitas de Bizarain” lanean murgil gaitezke, 2007. urtean San Marko mendi-tontorrean zeuden ermitei buruz egin zuen ikerketa lanean. Ikerketa Altza Hautsa Kenduz 9 bilduman argitaratu zen eta baita webgune moduan ere hodeian (https://www.altza.info/bizarain/). Historia, adbokazioak, ermitañoak, kofradiak, obrak, dokumentuak eta hamaika bitxikeria eta datu interesgarri aurki daitezke bertan. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Gaur, apirilak 23, Liburuaren Nazioarteko Eguna da, baina aurten osasun larrialdiak baldintzatutako jaia da, heriotzak, langabezia eta gizarte arazoen larriagotzeak tartean. Kulturari ere eragiten dio, kultur eragileek azken 48 orduetan egindako greba digitalak erakusten duen bezala. Baina, hala eta guztiz ere, esan ohi dutenez, “Funtzioak aurrera jarraitu behar du”. Horregatik, liburuari eskainitako egun honetan, Ion Urrestarazu Paradak idatzitako “Altza durante la guerra civil española” liburuari buruz hitz egingo dugu. Aurreikusitako aurkezpena bertan behera utzi behar izan genuen alarma-egoeragatik, eta, ondorioz, liburuak kutxetan gordeta itxaron behar du kalera ateratzeko unearen zain. (gehiago…) »
Iruzkin 1 »
Osteguna Auzo Elkartea
Ezohiko egoera bati aurre egiten ari gara, ez bakarrik birusagatik, baita hartu diren erabakiengatik ere, mundu guztiak obedientzia itsuz men egin baitiogu.
Derrigorrezko erretiroak kontuan hartzen ez genituen baina hor zeuden egoera gogorren aurrean jartzen gaituzte. Lotsagarrienetako bat da egiaztatzea nola portatzen garen gizarte gisa, talde gisa, adineko pertsonekin, pertsona ahulekin eta mendekoekin, egoitza batean sartu behar ditugunean. (gehiago…) »
Iruzkin 1 »
Iñigo Landa Ijurko
Bidaiatzeko asmoa genuen eta konfinamenduari amore eman behar izan diogu oporraldi hauetan. Horregatik, segidan aipatuko dugun bezalako liburuak irakurtzeak aspaldiko garaietako eszenetara bidaiatzen laguntzen digu, eta bidaiarien jakin-minarekin etxetik gertuko lekuetan barne ibil gaitezke. Liburua duela bostehun urte pasatxo gure bideetatik ibili zen bidaiari alemaniar gazte baten egunerokoa da, gaur egungoekin nolabaiteko antzekotasunak izan ditzaketen zirkunstantzietan. Gainera, gure arreta erakarri duen gertakaria, non bidaiariak alkatea eta apaiza buru duten herritar talde batek bidaiariak geldiaraziko dituzten ingeles espioiak izatearen susmopean, Altzako lurretan gertatu izanaren susmoak are erakargarriagoa egiten du. (gehiago…) »
5 iruzkin »
Filipe Domínguez Avilés

A “Semana Santa” como non, tamén contaba coas súas procesións. A quinta e a sesta-feiras e o domingo de resurreuzón. Voume pousar un pouco mais amodiño no Xoves e Venres Santo, xa que logo, non teño espallado nada do que vira recollendo en ningures.
XOVES SANTO
Tendo en conta cas misas fascíanse pol-a mañán, cando daba rematada a última espúñase o Santísimo, e os membros do apóstolado da orazón turnabanse para que nunca quedara soio. Xa á tarde a funzón compoñíase de maitines, sermón e a procisón. Esta abriaa a cruz cos seus dous ciriais, portados por acólitos ( monaguillos) con sotaina roxa e roquete branco. De seguido as imaxes mais ou menos deste xeito: Xesús Nazareno, orazón no horto, San Xoán Evanxelista, a Madalena e a Doorosa. Agás esta última que era a do altar o resto estaban arrombadas no coro. Logo viña o sacerdote con capa pluvial morada e o povo. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »

Filipe Domínguez Avilés
Achego e este medio unha das manifestacións culturais/relixiosas que despois do Concilio foran esvecendo. Refírome ás procesións. Que inda que nos últimos anos inda colleron algo de pulo, non son nin de lonxe a sombra do que foran. De feito nunha sociedade xa descristianizada, coma a de hoxe, pode chamar moito a atenzón a fervenza que atinguía a vida dunhas parroquias que non acadan a pegada doutras épocas. E por iso que mudou tanto a nosa sociedade, que o que hai cincoenta anos era adoitado e formaba parte dunha grande parte da povoazón, estea a perder as últimas testimuñas vivas daquela etapa. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »