Herrerako Kantujira

2025, Urriak 20

img-20250926-wa0025

Euskal Giroa Elkartea

Kantujiraren udako aldia, beti laburra, amaitu da eta aurten ere martxan dago, indartsu, gogotsu eta aniztasun handiarekin. Entseguetara joan gara eta iraileko azken egunetan lehen irteera ikusi dugu.

Adin guztietako emakume eta gizonak biltzen dira Euskal Giroan, gehien gehienak helduak direlarik, gainerako kantujirekin desberdinak ez izateko. Pena da gazteenak konbentzitzea ez lortzea, ziur gaudenean ekitaldi bakar batera animatuko balira, gustura sentituko liratekeela eta errepikatu egingo luketela.   (gehiago…)  »  

Frankismoan errepresaliatutako emakumeei buruzko testigantzak eta informazioa bilatzea

2025, Urriak 15

kartela

Ekialde Barrutiko Berdintasun Lantaldea

Emakumeen memoria historikoa isiltasunetik berreskuratzeko asmoz, Ekialdeko Barrutiko Berdintasun Lantaldeak hainbat jarduera bultzatu ditu, besteak beste, duela bi urte Herreran atril bat jartzea emakume milizianoen omenez. Horiei buruzko informazioa Altzako Historia Mintegiak egindako ikerketa- eta hedapen-lanari esker lortu genuen, eta Euskal Giroa Elkartearen laguntza ere izan genuen ekitaldia antolatzeko.

Iaz, Herrera K.E.ren laguntzarekin eta Ione Zuloaga egilearen eskutik, Aranzadi Zientzia Elkarteko ikertzailea, aurkeztu genuen “Errepresio franquista jasan zuten emakumeak 1936-1945. Gipuzkoako kasua” izeneko ikerketa.

Aurten, Donostiako Udaleko Berdintasun Sailarekin eta Aranzadirekin lankidetzan, frankismoan zehar Ekialdeko Barrutian errepresaliatuak izan ziren emakumeei buruzko testigantzak eta ahozko informazioa bilatzen dugu. Lesbiana, gay, trans, trabesti eta abarren errepresio-esperientziak ere bilduko dira.   (gehiago…)  »  

Eduardo Cuesta Albisua (1942-2925)

2025, Urriak 13

eduardo

Euskal Giroa Elkartea

Duela sei hamarkada baino gehiago, Eduardo, Antxon Seguésen eskutik, Herreratik agertu zen. Antxonek harreman bat hasia zuen Maixus Intxaustirekin eta Eduardok horrela ezagutu zuen Maribel Muguruza. Bi emakumeak lagunak eta Herrerakoak ziren. Sarrerako ate polit horretatik, Eduardo etorri eta geratu egin zen. Bi bikoteak Sarriegi etxeko bizilagunak izan dira beti.

Eduardok, eta horrekin lau pertsona horiei buruz hitz egin nahi dugu, familia berria hasi zuten unetik, batere erraza ez zen garai batean (60ko hamarkada, 1900), oso zigortua izan zen eta oraindik ere hala izaten jarraitzen zuen bizitza sozial bat berreraikitzen lagundu zuten.   (gehiago…)  »  

Excursión molera por Esteribar (Navarra)

2025, Urriak 10

Aurreko urteetan bezala, Javi Castrok txango bat prestatu digu, oraingoan Eugira (Esteribar). Azaroaren 22an izango da, larunbatean. Behean daukazue plana zein den. Abiapuntua Eugiko Quinto Real jatetxearen parkinean izango da, 10:30tan, baina Altzatik joango garenak 9:00etan Casaresen geratuko gara. Aurretik izena eman behar da, urriaren 20a baino lehen, telefonoz (649496607) edo posta elektronikoz (ahm@altza.net), eta autoa badaukazun edo ez esanez, joan-etorria antolatu ahal izateko. Joan-etorriak auto partikularretan egingo ditugu. Gastuak parte-hartzaileen artean partekatuko ditugu.

javi-castro-esteribar

Javi Castro

He preparado una excursión por la zona de ERROTARRI y ARBALLETA en el pueblo de Eugi, valle de Esteribar, con la idea de visitar 3 ó 4 canteras moleras y algunos monumentos megalíticos cercanos. También se pretende visitar las ruinas de la antigua Real fábrica de armas de Eugi. La ruta andando por el bosque hayedo es de unos 10 km y con un desnivel de unos 460 metros.

Fecha prevista: sábado 22 de noviembre de 2025

Hora de inicio del recorrido: 9:00 h, en el lugar habitual de Altza. Segundo punto de encuentro: a las 10:30 h en el parking del restaurante Quinto Real (Eugi, Esteribar).   (gehiago…)  »  

80 metro historiaz: Nexgraff-en horma-irudiaren aurkezpena Tomasenen

horma-irudiaren-ondoan

Igande goizean, Tomasenen giro polit batean 40 lagun bildu ginen Nexgraff artistak Harri Berri haur eskolaren sarreran margotu duen horma-irudiaren aurkezpenean. Hasieran Bizarrain euskara elkarteko Butxek hitza hartu zuen ekimenaren nondik norakoa azaltzeko. Segidan, Nextorrek atzean dagoen sorkuntza-prozesua nolakoa izan zen eta nola gauzatu zen partekatu zuen: hasierako zirriborroetatik hasita, kolore-aukeretatik, Altzaren historiaren sei aro nagusiak nola islatu zituen azalduz. Gauzatze lanean Aitor eta Santiren laguntza izan du, aurkezpenean bertan egon zirenak. Bere azalpenak argitasun berezia eman zion lana ulertzeko, eta han bildutakook artista baten sortze-prozesuaren lekuko izateko aukera izan genuen.   (gehiago…)  »  

Altzako [Historiaren] pasealekuan margotutako muralaren aurkezpena

2025, Irailak 21

b6-gaur-egun

Gure eguneroko espazio batean 80 metroko koloretako historia bisual berri bat agertu da. Gure iraganaz hitz egiten du eta Harri Berri haur hezkuntzako eskolaren ondoan dago, Altzako pasealekuan, orain “Altzako Historiaren Pasealeku” bihurtuta.  Nexgraff kale artistak pintzelarekin margotutako kronologia hau horma bateko dekorazio hutsa baino gehiago da; gure erroen, gure nortasunaren eta gure bidaia kolektiboaren isla ere bada.   (gehiago…)  »  

Ganbara Bildumaren aurkezpena Garberan

2025, Irailak 9

ganbara-garberan-2025Irailaren 10etik aurrera, 60ko hamarkadako etxeko erabilpen eta industria jatorriko objektuz osatutako Ganbara Bildumaren erakusketa bisitatu ahal izango da Garberan.

Ganbara Bilduma Altzako Historia Mintegiak 2002. urtetik aurrera landutako proiektua izan zen eta 2022. urtean Aranzadi Zientzia Elkartearen esku utzi zuen.

Ganbarako objektu horiek gaur egun Aranzadik ongi baino hobeto zaintzen ditu. 2023an “Ganbara Bilduma” liburua argitaratu zuen bere Aranzadi Etnografia Bilduma sailean (liburua deskargatzeko hemen), eta orain erakusketa interesgarri hau atondu du Garberan.   (gehiago…)  »  

Miravalles-en armarria zortzi urte geroago berriro agertu da

2025, Abuztuak 11

"Baserria" erakusketa

"Baserria" erakusketa

Miravalles baserria Altzagaina inguruan kokatua zegoen. Auditz-Akular-eko udal planen eraginpean zuzenean egonda, 2017an bota zuten behera. Ordutik, fatxadan zeukan armarria non zegoen jakin gabe geratu ginen eta orain Donostiako Alde Zaharreko Santa Teresa komentuan, Euskadiko Arkitektura Institutuak antolatutako “Baserria. Egurra, harria, mitoa, orain” dagoen erakusketan berriro agertu da.

Armarria baserriaren fatxada nagusian txertatua zegoen, baina tailatua dagoen harriaren giltzarri-forma dela eta, seguru aski etxerako sarrera-atearen arkuaren zatia zen. Bere tipologiagatik, XVI. mendean data daiteke.   (gehiago…)  »  

Eulali Peña Danborenea

2025, Uztailak 20

eulalia

Herripe auzo elkartea

Itsas Amaren egunean, uztailaren 16an, azken agurra eman genion Eulaliri Herreran. 101 urte zituela hil zen eta harekin batera gure Herrera auzoa Altzaren testuinguruan garatu zen bezala bizi izan zen pertsona bat joan zaigu.

Azken arte mantendu zuen beti bereizgarri izan zion buru argia. Damua daukagu bere hitzak jasotzeko behar adinako denborarik izan ez izanaren, eta betirako damutuko gara, bere esperientzien, bere behaketen informazio eta azterketa preziosoak eraman dituelako bere gain. Denetaz hitz egiten den tertulioetan galdetzen genionean, irribarretsu jartzen zen eta diskretuki erantzuten zuen.   (gehiago…)  »  

Altzako Herriko Etxea: iragana, oraina… eta ETORKIZUNA???

2025, Uztailak 18

img-20250222-wa00001Joan den maiatzaren 26an Ekialdeko Barrutiko Batzarra bildu zen eta, besteak beste, Historia eta Memoria lantaldeak aurkeztutako Altzako udaletxeari beste erabilera bat emateko erabaki-proposamena onartu zen.

Hona hemen onartutako proposamenaren testua:

Altzako udaletxearen eraikina hutsa eta erabilerarik gabe dago duela urtebete baino lehenagotik. Iaz ALTZAKO HISTORIA MINTEGIAk eraikinaren erabilera finkatze aldera parte hartze prozesu bat burutzeko ideaia plazaratu zuen. Ideia hori bertan behera geratu zen Udal gobernuaren ezezkoa medio. Irisgarritasun arazoak medio, eraikinaren erabilera oso mugatua dagoela izan zen argudioa.

Urtebete baino gehiago igaro da, eta oraindik ez dago eraikinari erabilera emateko planteamendurik Udal gobernuaren aldetik.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Martxoa 2026
A A A O O L I
« ots    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2026, Martxoak 23)
    «Fantástico. Aurrera!! »
  • Federico Sanchez
    (2026, Otsailak 18)
    «yotrabaje en el..hice..pinte el rotulo del helipuerto...entre otras cosas... »
  • Karlos Solana Arruti
    (2026, Otsailak 18)
    «Ez dago eskubiderik. Ahaztu egiten zaigu munduko leku "aberatsenetako" batean bizi garela.....eta Donostiako erdigunea soberan »
  • Hilari Pagazaurtundua
    (2026, Otsailak 18)
    «Estoy de acuerdo con el artículo. El Ayuntamiento tiene libre una casa adosada a la Iglesia, un piso en la ...»
  • Koldo Almandoz
    (2026, Otsailak 16)
    «Eskerrik asko hitz hauengatik. Estrella beri sentitu da altzatarra eta izugarri disfrutatu du zuen konpainian urte guzti hauetan. »

etiketak


Sarean