Etiketaren izena: AHM

“Sokari tiraka” bertsoak

2011, Uztailak 9

Pasa den Santa Isabel egunean, Unai Elizasu gai-jartzaileak “Album altzatarra 1953-1978″ liburu argitaratu berriaren azala ekarri zuen eguerdiko bertso saiora Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga bertsolariek nesken eta mutilen arteko soka-tiraren inguruan jarduteko. Hona hemen osatu zituzten bertsoak.

Epaitegi Gorenaren sententzia (2011-03-22)

2011, Apirilak 14

AHM

Altzako Historia Mintegia gure herriko ondarea ezagutzeko, zaintzeko eta ezagutarazteko asmoz sortu zen, eta asmo hori izan dugu gogoan gure ibilibidearen 25 urteetan. Altzaren udal barrutiaren azken mugaketa, 1939. urtekoa, bilatzea, kopiatzea, transkribatzea eta argitaratzea izan zen lehen eginkizunetako bat.   (gehiago…)  »  

Gorenak inposaketaren bidea itxi du

2011, Apirilak 7

AHM

Pasaiako mugen gatazkari buruzko guztia esana dago. Epaitegi Gorenaren epaia falta zen soilik; eta dagoeneko hortxe dute, dugu. Epaitegi Gorenak inposaketaren bidea behin betiko itxi egin dio Pasaiako udalari.

  (gehiago…)  »  

AltzaNatura: aurkezpena eta hitzaldia

2011, Martxoak 10

Altzako Historia Mintegiaren 25.urteurrena dela eta ekitaldi bereziak prestatzen ari gara. Denak ere AHM-ren ohiko lanarekin lotuta daude eta hauxe duzue burutu asmo dugun lehena: Martxoak 17 ostegunerako, Aurkezpena eta Hitzaldia antolatu dugu Casares Kultur Etxean Altzaren ingurune naturala aintzat hartuz.

gonbidapena-invitacion

  (gehiago…)  »  

Egutegia eta egitaraua

2010, Abenduak 17

Hau da mahai gaineko egutegia. Jardueraren bat egitea aurreikusita dauden hilabeteetan ohar bat aurkituko duzue.   (gehiago…)  »  

Eztitan gelditu ginen

2010, Abenduak 13

logo-ahm-girado

Eztitan gelditu ginen joan den ostiralean, Tomasenen, Altzaneteko orri berrien artean nabigatuz eta datorren urterako egin ditugun asmoak entzuten genuen bitartean egutegien argazkiak behin eta berriro begiratuz.   (gehiago…)  »  

Lanpeturik

2010, Abenduak 3

Altzako elkarteak oso lanpeturik daude. Gure asmoa ez da, eta ezin dugu, Altzan egiten ari diren jarduera guztien aipamen zehatza hemen egitea, baina lerro hauetan jarduera gutxi batzuen aipamena egiten saiatuko gara behintzat, Interneten bitartez, Estibausen bertan dauden loturen gainean klik eginez jarraitu daitezkeenak.   (gehiago…)  »  

Gogo berrituak

2010, Urriak 29

Atzo, hilak 28, eta giro ezin hobean, Altzako Tokiko Bildumaren web orriaren aurkezpena egin zen, www.altza.info- rena alegia.

Egindako ibilbidea luzea eta zaildua izan da, baina azkenean, pertsona askoren laguntzari eta lan ixil eta jarraituari esker, gauzatu da. Zazpi mila dokumentutik gora kontsulta daitezke web orrian, eta beste horrenbeste katalogatzeko eta webean zintzilikatzeko daude, argazki eta beste motetako dokumentuak. Halabaina, tresna eta eskarmentua badauzkagu, eta, atzo agerian geratu zen bezala, jendearen berotasuna eta laguntza ere bai. Horrek guztiak adorea ematen digu lanean jarraitzeko eta 2011 urterako, AHM-ren 25. urteurrenerako prestatzen ari garen egitasmo bereziari heltzeko.

Datorren topaketa abenduaren 10raren inguruan izango da. Orduan Altza.net berritua aurkeztuko dugu, datorren urterako egutegi berezia eta egitasmoa.

Azkenik, atzo aurkeztutako “Altzako euskarazko kronikak (1921-1936)” liburua dagoeneko Internetetik jaitsi daitekeela jakinarazi nahi dizuegu, helbide honetatik: https://www.altza.net/ahm/artiga_bilduma.htm.

altzainfo

28an, topaketa, web orria eta liburua

2010, Urriak 8

AHM

Donostia Kultura eta AHM-ren arteko akordioak gogoangarria egin du 2010 urte hau gure historia txikian: www.altza.info web orriaren bitartez Tokiko Bilduman gordetako dokumentu-funtsa edonorentzat eta Interneteko konexioa dagoen edonon kontsultagarri egongo da.

tarjetoiaOparoa izan da urteetan lagun askok eskainitako laguntza eta elkar lana, eta horregatik lorpen honek poz handia ematen du. Gaur egun informazio teknologiek daukaten ahalmenaz baliatuz, ametsa zena hezurmamitu da eta Altzako dokumentu bildumak orain arteko hedapen handiena lortzeko moduan dago. Hedapenarekin denok irabazten dugu: “Gure aburuz, kultura ez dator hedapenaren eraginez apaldutako energiatik, ezta banatzeagatik urritu egiten den emaritik ere; haren defentsa, eskuzabaltasunezko jardueraren emaitza izango da, bere baitan etikaren bi paradoxa sakonenak bilduz: gordetzen dena galdu egiten da soilik, ematen dena irabazten da soilik.”  (Antonio Machado, 1937)

Teknologia hauek eskaintzen dituzten bitartekoek ez dute baztertu behar orain arte erabili ditugun ohiko komunikazio bideak, hala nola jendarteko harremanak eta papera. Horregatik, aurki gonbidapen bat banatuko da etxez etxe web orriaren aurkezpenera etortzeko; elkar ikusteko eta elkarrekin hitz egiteko aukera paregabea izango da.

Ekitaldi horretan ere “Altzako euskarazko kronikak (1921-1936)” liburua aurkeztuko da, Artiga Bildumaren zazpigarrena. Liburuxka honetan aipatutako urte tartean prentsan argitaratutako 164 kronikak bildu dira eta, kontsultagarriago izan dadin, hainbat aurkibideekin osatuta dago. AHM-k argitaratu du eta 10 eurotan egongo da salgai. AHM-ko bazkideentzat doan. Nahi duenak Altzanetetik ere doan jaitsi ahal izango du Pdf formatuan.

2011 egitasmoa

2010, Urriak 1

AHM

Atzo arratsaldean AHM-ko hogeita bat bazkide bildu ginen 2011 urterako jarduera-egitasmoaren zirriborroa egiteko; egitasmo berezia, jakina, mintegiaren hogeita bosgarren urtearena baita.

Bileran jorratutako jarduerak datorren urtean zehar garatuko dira, baina azaro aldean ekitaldi berezia antolatuko da. Egitasmoa AHM-ren ohiko lanarekin lotutako jarduerekin osatuta dago gehien bat (argitalpenak, erakusketak, txangoak, dokumental bat…), eta bestelakoak ere izango dira, Altzatik kanpo eta barruan oihartzun zabalagoa edukitzeko asmoz pentsatuak (topaketak, musika…).

Horietako batzuk dagoeneko martxan daude. Abenduan, adibidez, 2011 urterako egitasmoarekin batera, elkartearen web orriaren (www.altza.net) irudi eta eduki berriak aurkeztuko ditugu, baita mahai gaineko egutegi bat, argazki zaharrekin osaturik, urtean zehar gure egitasmoa burutzen lagunduko diguna.

Azaroaren erdialdean berriro bilduko gara egitasmoa borobiltzeko eta hari-mutur guztiak lotzeko.

Estibaus

Atalak

Otsaila 2026
A A A O O L I
« urt    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728  

RSS

Azken iruzkinak

  • Fernando Domínguez
    (2026, Urtarrilak 21)
    «Conocí a su Padre porque me ayudó junto a su hijo, creo que se llama Carlos, al tener una avería ...»
  • Jon Mikel
    (2026, Urtarrilak 9)
    «Jaiotza ederra da. »
  • Javi Castro
    (2025, Azaroak 7)
    «Aportación muy completa e interesante. »
  • zapi
    (2025, Urriak 1)
    «ekintza ikusgarria eta erabat berritzailea gure Herriaren nodik norakoak belaunaldi berriei hausnartzen laguntzeko.. Proposamen bat..lanaren azalpenetan korrikarako egin zen hormirudiarekin bukatzen ...»
  • Ion Urrestarazu
    (2025, Abuztuak 12)
    «A mi siempre me llamó la atención, pues no parece muy heráldico, y viendo la complejidad de las piezas exhibidas ...»

etiketak


Sarean