Joan den maiatzaren 26an Ekialdeko Barrutiko Batzarra bildu zen eta, besteak beste, Historia eta Memoria lantaldeak aurkeztutako Altzako udaletxeari beste erabilera bat emateko erabaki-proposamena onartu zen.
Hona hemen onartutako proposamenaren testua:
Altzako udaletxearen eraikina hutsa eta erabilerarik gabe dago duela urtebete baino lehenagotik. Iaz ALTZAKO HISTORIA MINTEGIAk eraikinaren erabilera finkatze aldera parte hartze prozesu bat burutzeko ideaia plazaratu zuen. Ideia hori bertan behera geratu zen Udal gobernuaren ezezkoa medio. Irisgarritasun arazoak medio, eraikinaren erabilera oso mugatua dagoela izan zen argudioa.
Urtebete baino gehiago igaro da, eta oraindik ez dago eraikinari erabilera emateko planteamendurik Udal gobernuaren aldetik. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »

Altzako jai batzordea
“Aiuntados en el campo de Estibaus segun que lo havemos de uso de costumbre de nos juntar!”. Egungo San Martzial plazan, hain zuzen, altzatarrek San Martzial eliza eraikitzea erabaki zuten 1390. urtean, eta orduz gero San Martzial da altzatar guztion zaindaria.
Urte asko pasa dira altzatarrek zaindaria aukeratu zutenetik, eta Altzak aldaketa asko jasan ditu historian zehar, baina argi dago altzatar guztiok berdez markatutako jaiak izaten jarraitzen dutela San Martzialak. Iragana eta gure kultura ahaztu gabe, Altzaren orainari eta etorkizunari begiratzen diogu altzatarrok eta, aurten ere, Altzako jaietan komunitatean gozatzen jarraitzeko aukera ederra dugu. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »
“]

(1. irudia)
Iñigo Landa, Juan Carlos Echeveste
Europako XVI. mendea itsasoz haraindiko nabigazioaren eta kolonizazioen garaia da. Felipe II.a erregeak (1557-1598), pirateriaren aurka eta Europako beste potentziekin ozeanoak kontrolatzeko zeukan lehian, ontzigintza plan handi bati heldu zion eta itsasontzien kaskoetarako egokiena zen haritz-basoak landatzeko politika sustatu zuen.[1] Haren aginduek eta bestelako xedapenek Kantauri kostaldeko herri eta portuetan eragin zuzena eduki zuten, baita Altzan ere. Izan ere, Altza, Pasaiako badian kokatuta eta ontziolak gertu edukita [2], baldintza ezin hobeak zituen ontziolak haritz-egurrez hornitzeko.
Oharra: artikuluaren luzera dela eta, lau zatitan argitaratuko da. Orri honen amaieran landuko diren gaien aurkibidea dago.
(gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Herrerako elizan ia edukiera guztia beteta, eta, San Luis Zaindariaren Jaien barruan, Trebera Taldearen emanaldi batez gozatu dugu. Mocedades Oroituz izan da gaia eta bere abesti ezagun asko aletzen joan dira, publikoak taldearekin batera abestu dituen azken biak barne. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »

Euskal Giroa Elkartea
Urtero bezala datorren igandean, hilak 15, gure X. Boilur azoka ospetsua antolatzera goaz, goizeko 10:30ean hasi eta 14:00etara arte iraungo duena. Iñaki Olaziregik eta bere taldeak antolatuta, Herrerako San Luis emparantzan kokatuko da. Bere apaltasunean, auzo baten eremuan hasten den guztia bezala, baina hiri dimentsio batekin ospatuko da. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »

Patxi Lazcanok Tokiko Bildumarako transkribatu dituen azken dokumentuen artean, 1750ean datatutako bat dago, bereziki interesgarria, lehen aldiz Urumeako Sarrueta portua Herrerarekin eta Pasaiako badiarekin esplizituki lotzen duen froga dokumentala eskaintzen digulako:
“Digo que mis partes como mayorales de los boyerizos, condujeron todos los materiales de madera y tabla desde el Puerto de Sarroeta a la Errera que es en la Playa y Canal del Pasaje ” [1]
(gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Ekainaren 5ean, orain dela berrogeita hamar urte, Gabriel Aresti hil zen. Hiru urte geroago, 1978. urtean, Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintzialak “Agiriak. Euskal poetak eta artistak G. Aresti-ren omenez” liburua argitaratu zuen, . Lan kolektibo horren koordinatzailea Juan San Martin izan zen eta bera arduratu zen garai hartan poesiagintzan ari zirenekin harremanetan jarri eta parte hartzera gonbidatzeaz.
Garai hartako 52 poeta bildu zituen ekimenaren inguruan, eta horietako bi altzatarrak: Joan Mari Irigoien Aranberri (Altza, 1948-2023), “Altza edo herri baten heriotza” poemarekin, eta Gurutze Mujika Iturbe herreratarra (Altza, 1950), , “Itsubia“ ezizenez sinatzen zuena, “Sua erretzen” poemarekin. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Ostegunean, ekainak 5, eta aurtengo Naturaldiaren egitarauaren barruan, Basografia izenburuko jarduera burutuko da Egoitz Arruti Uriaren eskutik. Saioa Tomasene kultur etxean izango da, 19:00ean, euskaraz.
Basografia, oro har, basoekin dugun harremanaren inguruko hausnarketa bat da. Besteak beste, naturaren kontenplazioak pertsonen artean izan dezakeen eraginaz hitz egingo da, eta, adibidez, baso bat begiratzeko modua erakutsiko da. Era berean, irudiak, zehazki, argazkilaritzak egun duen boterea aztertuko da, eta horri buruzko iritziak plazaratzeko saioa izango da. Finean, Basografia inguruan dugun zaratari ihes egin, eta naturarekin konektatzeko tresna gisa argazkilaritza erabiltzeko saiakeraz arituko da. Horretarako, hainbat urtetan zehar basoan jasotako erakutsiko dira, eta, baita ere, ezkutuko kamera bidez grabaturiko animalien irudiak ere. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »

Malu Adurizen aurkezpenaren laburpena Marijuandegin, maiatzaren 3an, Martuteneko Jane ’s Walk ibilaldian. (Arg.: Asier Pagoaga)
Joseba Patxi Aduriz, Ruben Barron Aduriz, Malu Aduriz
Ba al zenekien Astarbe-enea etxearen oinarrian Marijuandegi baserria dagoela edo Marijuandegiren gainean eraiki zutela Astarbe-ene 1950 inguruan? (gehiago…) »
Iruzkinik ez »

Euskal Giroa Elkartea
Makro eta mikro esparruetan ikusten duguna ikusita, pixkanaka-pixkanaka inbaditzen ari zaizkigun sentsazio ia derrotista horietatik ateratzea, duela gutxi esaten zen bezala, ez da erraza, baina Herreran haize fresko pixka bat antzeman daiteke eta gustatu egiten zaigu. Bi aste hauetan ikusi dugu Kantujira bere urteroko bazkaria egiten Euskal Giroan, (gehiago…) »
Iruzkinik ez »