Etiketaren izena: Historia

Bigarren hurbilketa Uliaren Historiara: Mendiola

2014, Irailak 3

mirakruz-gordon-koartelaGauza jakina da Ulia leku zoragarria dela, bai natura aldetik ikusita baita giza lorratzak bertan utzi dituen aztarnengatik ere. Merezi du, beraz, ongi ezagutzea eta zaintzea. Orain dela urtebete, AHMk Uliako Interpretazio Zentroarekin batera ibilaldi bat antolatu genuen, Mikel Ubillosek gidatuta. Mirakruz Gainatik abiatuz, Uliaren mendebaldeko bideetan murgildu ginen. (Ikus Hautsa Kenduz eta Wikiloc). Datorren larunbatean, hilak 6, Uliara itzuliko gara beste behin Mikelen eskutik, oraingoan mendiaren ekialdea, Mendiola hobeto ezagutzeko asmoz.Baserriko lanak nagusi izan dira mendeetan mendialde honetan eta, hain zuzen ere, azken garaietan mendia izendatzeko inguruko bizilagunek erabili dugun izenak, Mendiola, izen bereko baserri eta merenderoari zor dio. Horrez gain, badira beste gai batzuk gure atentzioa deituko dutena, hala nola hirira ur edangarria eramateko antolamendua eta militarrentzat inguru honek izan duen garrantzia eta utzi dituen aztarnak.   (gehiago…)  »  

Uliaren Historiara hurbilketa

2013, Abuztuak 24

Uliako Interpretazio Zentroak AHMren laguntzarekin ibilaldi bat antolatu du Uliaren alderdi historikoak ezagutarazteko. Ibilaldia irailaren 7an izango da, larunbata, eta Mikel Ubillos elkarteko kideak eramango du.Abiapuntua Mirakruz Gaina izango da, goizeko 10:00etan, eta ondoren Ategorrietaraino jaitsiko da Uliako trenaren antzinako bidetik Uliako goialdera igotzeko. Itzulera Mendiola bidetik izango da, abiapuntuan bukatzeko. Uliak denboran zehar izan dituen aldaketak hobeto ulertzen laguntzeko, bost geldialdi egingo dira bidean zehar Mikelek bildutako datuak eta bestelako jakingarriak azaltzeko. Geldialdi horietako bat Interpretazio Zentroan bertan izango da, 11:45ean gutxi gorabehera, eta luzeago izango da ibilaldiaren edukietan sakontzeko hizketaldia egiteko. kartela

ulia-1837

Julian Mas, Julimasene

2012, Azaroak 30

Iñigo Landa

julimasene

Julimasene 1965 (T. Paulis)

Mas abizena hortzetik hortzera dabil egun hauetan Kataluniako politikaren karira; baina Mas abizena Altzan ere errotuta geratu da, ezkutatuta bada ere, baserri ezagun baten izenean. Baserri hori Herrerako Julimasene da, Monseko bidean dagoena eta autopistaren ezpondan ia zintzilik geratu dena.

Julimaseneren jatorrizko izena Floresta da eta XVI. mendean agertzen da lehen aldiz dokumentazioan, 1512. urtean hain zuzen ere, eta 1805. urtera arte ez dugu gaur egun ezagutzen dugun Julimasene izen aldaerarekin aurkituko. Aldaketaren arrazoia aurkitzeko 1719. urtera jo behar dugu. Urte hartan Berwickeko dukeak Donostiaren setioan triskantza eta kalte handiak egin zituen eta kalte horien ebaluazioa jasotzen duen dokumentuan aurkituko dugu arrazoia ulertzeko bidea. Dokumentu horretan Altzako etxe eta baserrien zerrenda luzea agertzen da, bakoitzak jasandako kalteen balioarekin batera, baita Julimasene ere: “Casa llamada Julian Mas y su pertenecido“. Ez dakigu zein zen Julian Mas hori, baina “-enea” euskal atzizkiak Floresta izena ordezkatu zuen Julimasene Julian Mas izeneko norbaiten etxea zela adierazten digu zalantzarik gabe.

(Kalteen ebaluazioa jasotzen duen dokumentua irakurtzeko hemen)

julian-mas

Mapa batean lehen aldiz

2012, Urriak 19

altza-1584

Pablo Gorosabelen “Cosas Memorables de Guipúzcoa” liburuaren bigarren tomoan, 279. orrialdean, Anberesen 1584. urtean inprimatutako mapa baten Donostialdeako zatia aurkituko dugu, “xelebre” samar Gorosabelen ustetan Donostiako inguruak irudikatzeko moduagatik. Egia esan, jatorrizkoa Gipuzkoako mapa bat da eta guretzako interesgarria da Altza lehen aldiz agertzen baita mapa batean, bere parrokia “San Marça” izenarekin.

gipuzkoa-1584

Altzako maiak

2012, Maiatzak 28

Iñigo Landa

Maiatza amaitzear dagoela gogora ekarriko dugu hilabete honekin erlazionaturik dagoen antzinako ospakizun bat: maia-festa.   (gehiago…)  »  

Roman Irigoien sendagilearen espetxeratzea (1936)

2012, Otsailak 27

Gerra Zibilaren inguruan bildutako informazioa osatzearren, hona ekarri dugu Roman Irigoien Altzako sendagilearen espetxeratzeari buruz Imanol semeak 2006. urtean ‘Oiartzun’ aldizkarian idatzi zuen artikulua.   (gehiago…)  »  

Altzaren armarria

2012, Otsailak 13

Herri bakoitzak bere ikurra dauka, eta Altzak ere, jakina, berea, herriko armarri eta zigiluetan agertzen dena: zuhaitz bat, haltza. Tokiko Bilduman katalogaturik dauzkagunak hartu ditugu eskuartean eta zuhaitza irudikatzeko erabilitako hainbat irudi izan da atentzioa deitu digun lehen gauza. Haltzaren profila konikotik urrun palmondo mota ezberdinen erabilera izan da bitxikeriarik nabarmenena, zigilu zaharrenetan batez ere. Aurrerago, XX. mendean sartuta, arbolari bere ohiko itxura biribildua eman zaio, estereotipotik hurbilago.

  (gehiago…)  »  

Altzatarras en el batallón Karl Liebknecht

2012, Urtarrilak 20

En octubre pasado recibimos un email del grupo burgalés “Merindades en la memoria” recabando  información sobre algunos milicianos altzatarras del batallón comunista Karl Liebknecht de quienes les constaba formaron parte de la “1ª Compañía Roja de Alza”. Para esas fechas teníamos preparada la lista de los componentes de la compañía para su publicación en Hautsa Kenduz y se la enviamos junto con alguna información más que había a nuestra disposición.   (gehiago…)  »  

Gure proposamenak

2011, Urriak 20

AHM

Donostiako udal gobernuak gonbidapena luzatu digu Altzako herritarrei eta elkarteei datorren urriaren 22an egingo den bileran parte hartzera, gure herriaren diagnostiko orokor bat egiteko eta, horrekin batera, egingo diren proposamen zehatzak aztertzeko. Altzako Historia Mintegiak bilera horretan parte hartuko du udal ordezkarien aurrean ondoren zehaztuko ditugun puntuak eta proposamenak planteatzeko:

  (gehiago…)  »  

“Udal errepublikanoetatik frankistetara”

2011, Maiatzak 27

Martxoan “Gipuzkoa.  Udal errepublikanoetatik frankistetara. 1936-1937″ liburua aurkeztu zuten Gipuzkoako Batzar Nagusiek eta Aranzadi Zientzia Elkarteak. Egileek, Ane Beledo, Iñaki Egaña, Cristina Martín eta Montse Zato, herriz herri udal artxiboak arakatu dituzte udalbatzetan egon ziren aldaketak jasotzen dituzten dokumentuen bila. Honen segidan irakur dezakezue Altzari dagokiona. Liburua euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu dute.

  (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Martxoa 2026
A A A O O L I
« ots    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Federico Sanchez
    (2026, Otsailak 18)
    «yotrabaje en el..hice..pinte el rotulo del helipuerto...entre otras cosas... »
  • Karlos Solana Arruti
    (2026, Otsailak 18)
    «Ez dago eskubiderik. Ahaztu egiten zaigu munduko leku "aberatsenetako" batean bizi garela.....eta Donostiako erdigunea soberan »
  • Hilari Pagazaurtundua
    (2026, Otsailak 18)
    «Estoy de acuerdo con el artículo. El Ayuntamiento tiene libre una casa adosada a la Iglesia, un piso en la ...»
  • Koldo Almandoz
    (2026, Otsailak 16)
    «Eskerrik asko hitz hauengatik. Estrella beri sentitu da altzatarra eta izugarri disfrutatu du zuen konpainian urte guzti hauetan. »
  • Elena
    (2026, Otsailak 15)
    «Bonito texto para una amiga que se merece lo mejor, A veces, las palabras se quedan cortas.... »

etiketak


Sarean