Ongi ulertu badugu behintzat, Estrategia 2020 izeneko proiektuan burutu den ikerketaren ondorioen arabera altzatarrek hiriko mailarik baxuenak dauzkagu bizi baldintzetan: pobreenak gara eta lehenago hilko gara. Orain konturatu dira hiriko ekialdearen bizi kalitatea ez dela hiriko mendebaldearen parekoa, eta bereizketa hori ustez Altzako Udalerriaren muga igarotzean hasten da, Uliako errepidearen parean. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »

Kirolak harremanetan jartzen gaitu gure buruarekin, ondoan dauzkagun lagunekin, eta, askotan, mendizaletasunaren kasuan bezala, naturarekin. Gure artean, Joxerra Fernandez Cañada, Joxerra dugu esperientzia hori bere artikuluen bitartez ederki islatu duena. Joxerra AHMko partaidea da elkartea sortu zenetik eta mendizalea. Gertuko eta urrutiagoko bideak egin ditu, beti argazki makinaz lagunduta, eta ibilera horien berri utzi digu Altza Hautsa Kenduz liburu bilduman argitaratutako artikuluetan. Azken urte honetan arreta berezia eskaini diogu kirolari eta kirolariei, eta horregatik oso aproposa iruditu zaigu Joxerrarekin elkarrizketa bat egitea bere kirol zaletasunaren nondik norakoa hobeto ezagutzeko.
Haurtzarotik has gaitezen, Joxerra. Ze oroitzapen gorde duzu garai hartatik? (gehiago…) »
4 iruzkin »

Iñigo Landa
Martxoak 8 egun aproposa da XIX. mendeko euskal emakume artista bakarrenetako bat gogoratzeko, Inocencia Arangoa Figueroa margolaria, Altzako San Martzial elizan 1879ko abenduaren 29an batailatua eta 1972ko abenduaren 10ean Madrilen zendu zena. Hurrengo sarrera batean margolari honen biografia labur bat eskainiko dugu eta momentuz emakume izatetik bizitutako pasadizo batekin geratuko gara, 1901. urtean Erroman pentsiodun postu bat eskuratzeko oposaketetara bere burua aurkeztu zuenean eta norbait eragozten saiatu zen emakumea zela argudiatuz. Donostiako La Unión Vascongada egunkariak 1901eko maiatzaren 1eko azalean bere babesa eskaini zion emakume artista gazteari berdintasunaren aldeko idazki bat argitaratuz.
NOTICIAS
Inocencia Arangoa
Por tratarse de una joven señorita, hija de San Sebastián, donde reside su familia, alumna distinguida que fue de la Escuela de Artes y Oficios, reproducimos las siguientes líneas que publica un periódico profesional de enseñanza:
“En estos días se está debatiendo si debe o no ser admitida a oposición, para una plaza de pensionado en la Academia Española de Roma, la señorita Inocencia Arangoa, que firma una de las solicitudes presentadas en el ministerio de Estado.
Según noticias de los periódicos, ha emitido informe un jefe de Negociado, diciendo que debe desestimarse la pretensión, sin que para ello exista otra razón que la de ser una mujer la que aspira a obtener la pensión. (gehiago…) »
3 iruzkin »
Datorren igandean martxoak 6an, II. Argazki Rally-a antolatu dugu Gipuzkoako Argazkilari Elkartea eta Casares-Tomasene Kultur Etxearekin batera. Kamera digitalarekin argazkiak ateratzea gustuko duen edonork parte har dezake, bi mailatan antolaturik adinari dagokionez: 14 urte artekoak A mailan eta 15 urtetik gorakoak B mailan. Egun horretan ateratako argazkiek apirilean antolatuko dugun 2016ko Natur Astean gauzatuko dugun argazki erakusketa osatuko dute. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »

Egun hauetan Uliako Mintegien Lagunak mugitzen ari dira udalaren eraikuntza asmoen aurrean parkearen eremu osoa babesteko.
Sinadurak biltzen ari dira change.org bitartez datorren astean onartu nahi duten behin-behineko onarpena gelarazteko.
Sinadura bilketaz gain deialdi bat egin dute datorren 28an familiak eta lagunak parkean elkartzeko eta beste “gauzatxo” batzuk ere egiteko.
Gehiago jakiteko klik egin hemen.
Iruzkinik ez »

El Día, 8-2-1936
Desde Alza
Jayotzak,
La pasada semana dejamos de hacer presente que nuestro lagun Angel Echeburua, había tenido un nuevo vástago al que se le impuso el nombre euskérico de Iñaki. Zorionak.
Boda.
El sábado de la pasada semana, contrajeron matrimonio en la iglesia parroquial de Goizueta, nuestro particular amigo Antonio Elósegui, con la distinguida señorita Lutxi de Loyarte. Zorionak.
Despedidas.
El pasado domingo se celebró en esta villa la despedida de soltero de nuestro estimado amigo y zintzo abertzale Jose Miguel Arzak.
Para mañana domingo se anuncia la despedida de soltero también de nuestro apreciado lagun Ramón Otaegui, en la afamada Casa Martillun.
El mismo día y por la tarde, se despedirá de sus amistades de soltera, la bella señorita Concepción Orbegozo, con el tardicional refresco, que será servido por la Casa Martillun.
Elecciones.
Se observa una gran actividad por parte del llamado bloque de derechas. (gehiago…) »
Iruzkin 1 »
Egutegia aurkezterakoan deialdi bat egin genuen Altzako kultur elkarteak biltzeko eta gure herrian zentratutako kultur agenda bat osatzen saiatzeko. Bilera urtarrilaren 14n izan zen eta bertan hiru elkarte eta hamar lagun bildu ginen. Garbi dago egondako erantzuna motz geratu zela egin nahi genuena aurrera eramateko, baina gutxienez bilera baliagarria izan zen elkarte bakoitzak aurten egiteko dauzkan asmoei buruz hitz egiteko eta baita iritziak elkarri adierazteko ere.
Guri dagokigunez, egiten ditugun proposamenen inguruan jendearen eta elkarteen elkarlana biltzeko ahaleginean jarraituko dugu eta horrela, 2016 urte honetarako, -AHMrentzat berezia bere hogeita hamargarrena baita-, Casares-Tomasene Kultur Etxearekin lanean jarraitzeaz gain -Tokiko Bilduma garatuz, eta “Altzatik abiatutako Bideak (Plus 55) ibilaldiak eta Natur Astea antolatuz- badauzkagu proiektu interesgarriak aurrera eramateko: Album Altzatarra berri bat argitaratu; Altzaren historia gaztetxoei hurbiltzeko komiki bat prestatu; entziklopedia proiektuari ekin altza.eus domeinuaren pean; Altzako mapa berri bat; eta ibilaldiak ere izango dira.
(gehiago…) »
Iruzkinik ez »

Askok oraindik gogoan daukagu Uba inguruan zegoen Mesedeetako Amaren erietxe antituberkulosoa izan zenaren eraikina, zuhaitzez inguraturik, handia, txuria, utzia. 1978. urtean erietxe izateari utzi zion eta urte batzuk pasata, 1983. urtean, Emauseko Traperoak biltegi gisa erabiltzen hasi ziren 2008. urtera arte, Donostiako udalak bere gain hartu zuenean eraikina botatzeko asmoz, -Arkitektoen Elkargoaren iritziaren aurka-, eta bere lekuan egun ezagutzen dugun Ametzagainako aterpe berria egiteko.
(gehiago…) »
Iruzkinik ez »

Argazkia: Angel Calvo (2013)
Fernandok familiarena den Espartxo baserriari buruz galdetu du Estibausen eta horrek aukera eman digu interesgarria den etxe honi gure arreta eskaintzeko. Espartxo Ametzagainaren hego magalean dago, Urumea ibaiaren eskuineko ertzean, Ubarako bidearen eta zubiaren ondoan. Historian zehar Altzaren mugapean egon da eta bere ondoan Altza eta Donostiaren arteko 4. mugarria aurkitzen da. (gehiago…) »
2 iruzkin »

Bizitzaren arlo guztietan bezala, kirolean badira izen ezagun eta ospetsu asko, baina, haiekin batera, beste kirol elkarte eta kirolari asko ere badira, ezezagunak bezain ezinbestekoak, ibilbide laburrekoak sarritan, gogoratuak izatea merezi dutenak, kirol zaletasunaren adibide gorena baitira. Horietako bat da Intxaurrondoko Magain eskubaloi taldea eta Santi Blanco Latiegik tiraderatik berreskuratutako argazkietatik abiatuz kontatuko digu:
Lehenengo argazkia taldea sortu aurretik antolatutako partida batena da. 75 (edo 74) urteko uda amaierakoa da, Mª Auxiliadora ikastetxeko instalazio berriak zabaltzean. Talde bat antolatzearen ideia hori instalazioen irekierari estuki lotuta zegoen, ez dut ongi gogoratzen ia partida jendea taldean izena emateko egin zen edo taldea sortzearen ideia partidaren ondorioz izan zen. Nolanahi ere, Marcos izan zen taldearen osatzea bultzatu zuena instalazioen erabilpena erraztuz.
Uste dut hasiera batez gazteen maila atera genuela eta ondoren, batzuk laster 18 urte bete zutenean, senior maila osatu behar izan zen. Magain izena (senior), Marrutxipi, Gaztelu, Intxaurrondo izenetatik dator. Colma (gazte) “Colegio Mª Auxiliadora” izenetik.
Iruzkinik ez »