Artzak Ortzeok, Altzako elkarte dekanoak 100 urte bete ditu

2021, Otsailak 13

artzak-ortzeok-armarria

Artzak Ortzeok Elkartea

2021eko otsailaren 14an Artzak Ortzeok elkartearen inaugurazioa ospatzen da, “SOCIEDAD RECREATIVO CULTURAL BENEFICO DEPORTIVA” izendapenarekin, ALTZAko MIRAKRUZ auzoko  Manuel Azaña kaleko 14. zenbakian, 50 bazkiderekin eta pezeta bateko kuotarekin. Gaur egun kuota hori barregarria iruditzen zaigu, baina garai hartan “nahikotxoa” zen. San Valentinen egungo ospakizunarekin bat etortzeak ez zuen inolako garrantzirik garai hartan.

Lehen zuzendaritza honako hauek osatzen zuten: LEON PEREZ PRESIDENTEA, ENRIQUE ASTIER LEHENDAKARIORDEA, JUAN EGUIGUREN IDAZKARIA, FERNANDO MAS DIRUZAINA, J.M. AGUIRRE BOKALAK, RICARDO CORMAN, NICASIO PÉREZ ETA J.M. ARZAC.   (gehiago…)  »  

Los Boscos auzunea: sorrera (1)

2021, Otsailak 7

José Ramón Sesé (1950)

José Ramón Sesé (1950)

Antxon Alfaro

Los Boscos auzunearen sorreraz hitz egitean, 1947. urtera eta Jose Ramon Sesé Elizalderen (1926-1994) pertsonarengana jo behar da.

Jose Ramon Sesé oso pertsona erlijiosoa zen, eta gaztetatik San Juan Bosco apaiz eta pedagogoaren pentsamenduari jarraituz apostolutza bizitza praktikara eramatea erabaki zuen. Italiako erlijioso katoliko horrek gizarte-bazterketako egoeran zeuden gazteen heziketan oinarritu zuen bere lana, XIX. mendeko bigarren erdialdeko Turinen.

Ideia horiek jarraituz, 1947ko apirilaren 12an, bilera batera deitu zituen Sagues auzoko hamabi mutil gazte (Antonio Alfaro, Antonio Sampietro, Felix Díaz, Juan Liberal, “Txolete”…). Centro Los Boscosen sorrerako bilera hori Villa Uliako lokal batean egin zuten, Zabaleta kalean, garai hartako Donostiako Gros auzoko San Inazio elizako erretoreak, Auspicio Otaegui, utzita.

  (gehiago…)  »  

Armarria babestu

2021, Urtarrilak 31

img-20190920-wa0002

RENFEk laster Herrerako geltokia eta Altza eta Herrera lotzen dituen lurrazpiko pasabidea eraberritzeko lanak hasiko dituela iragarri du. Auzotarrek hainbat hamarkada daramatzagu lan horiek eskatzen, irisgarritasun-arazoak eta azpiko pasabide horren zikinkeria, hezetasuna eta argiztapen falta direla eta. Dirudienez, azkenean konpondu egingo dira.

Hala ere, obrak laster hastearen pozarekin batera, kezka handia sortzen digu lurpeko pasabidearen sarreraren buruan dagoen Altzako armarriaren etorkizunarekin. Izan ere, armarria hareharrizkoa da eta tunelaren hormigoizko burualdean sartuta dago, eta “Villa de Alza” eta azpiko pasabidea eraiki zen urtean zizelkatuta dauzka, “Año 1932″, alegia. Hain zuzen ere, urte horretako otsailaren 6an, Errepublikak ekarri zituen udal-hauteskundeetan urtebete lehenago hautatutako udalbatzak oniritzia eman zuen obren batzordeak eraikuntza izapidetu zezan.   (gehiago…)  »  

Larreandiak kontzeju-lurrak, eta Larreandi eta Larditxiki baserriak

2021, Urtarrilak 23
(1946 urtea)
(1946 urtea)

Patxi Lazcano, Iñigo Landa

Altzagainako mendebaldeko mendi-hegian, XIX. mendearen hasierara arte, kontzeju lursail zabal bat zegoen, Donostiako Udalaren jabetzakoa, Larreandiak izenekoa. 1808tik aurrera, Frantziako okupazio militarrak eragindako gastu handien ondorioz, Udalak lursail horiek salgai jarri eta pribatizatu egin behar izan zituen.

Larreandiak izeneko lurrak —hau da, zelai handiak, landu gabeko lur zabalak— hainbat lursailez osatuta zegoen, eta horietako hiru dokumentatuta ditugu, baina ziur asko gehiago egongo ziren. [1] Horietako birekin Larreandi baserria zenaren gunea osatuko da, eta hirugarrenarekin Larditxiki baserriarena.   (gehiago…)  »  

Roman Irigoien olerkaria: “Bidean alkarrekin…”

2021, Urtarrilak 12

ri-01

Roman Irigoien Mitxelena (1904-1978) Altzako sendagilea izan zen 1935 eta 1971 urte bitartean eta altzatarren artean oso estimatua, bere lanagatik eta pertsona bezala. Jatorriz oiartzuarra, Leandro Aizpurua udal mediku hilberriaren lanpostua eskuratu ondoren Altzan errotu eta bertan Benedi Aranberrirekin familia sortu zuen. Haien seme Imanolen bitartez Estibausen jaso genituen Romanen gazte garaiko futbolari ibilbidearen notiziak, baita Gerra Zibilaren garaian Ondarretan bizi behar izan zuen espetxealdiarena ere. Oraingo honetan Roman Irigoienek bere lanbideaz aparte landu zuen beste alderdi batera hurbiltzeko aukera izango dugu, olerkariarena.   (gehiago…)  »  

San Martzial elizako harrizko lehen eraikuntzaren albisteak

2021, Urtarrilak 2

l10685

Iñigo Landa, Juan Carlos Echeveste

San Martzial eliza duela sei mende sortu bazen ere, gaur egungo elizaren eraikinak ehun urte pasatxo baino ez ditu eta historian zehar izan diren lauzpabost eraikinetako azkena da. Felix Elejaldek 1990ean, seigarren mendeurrena zela eta, San Martziali buruz argitaratu zuen monografian jasotzen duenez, San Martzial eliza zaharra egurrez eraiki zen -”unum oratorium lignis“- 1390 eta 1396 artean[1], eta XVII. mendean obrak Fabrikako Kontu Liburuan erregistratzen hasi arte, eraikinen eraikuntza-ezaugarriei buruz iritsi zaizkigun informazioak oso eskasak izan dira.

Orain arte Elejaldek berak aipatutako aztarnetatik abiatuta susma zitekeen XVI. mendearen erdialdean eliza harriz berreraikia izan zela, San Martzial eliza parrokia bihurtuko zen garaian, Iruñeko apezpiku Pedro Pacheco jaunak 1540an bisitatu ondoren[2].

Hondarribian 1531ko urriaren 15ean datatutako dokumentu bat irakurri ondoren, ordea, gertakariek aztarnen lekua hartzen dute, eta San Martzial harriz egindako lehen eraikuntzaren hasiera zehatzago datatzeko moduan jartzen gaitu[3].
  (gehiago…)  »  

Los Boscos auzuneko etxebizitzen giltzak ematea

2020, Abenduak 24

Antxon Alfaro

Gaurko egunean, duela 53 urte, 1967ko abenduaren 24an, Los Boscos auzuneko etxebizitza berrien giltzak eman ziren.

Eguna meza komunitario batekin hasi zen, eta, ondoren, giltzak eman zitzaizkien bizilagun berriei, etxebizitza-kooperatiba berriaren lokal sozialean. Gaur egun, gune horretan Boskotarrak Elkartea dago.

Giltzak agintari zibil eta erlijiosoek eman zituzten, Ernesto Martinezek Super-8 kamera batekin grabatutako filmean ikus daitekeen bezala. Irudi horiek digitalizatu ondoren, Altzako Tokiko Bilduman sartu ditugu.

los-boscos-giltza-ematea-bideoa

  (gehiago…)  »  

Gabonak Bidebieta 1 - Gaiztarron

2020, Abenduak 22

Elena Arrieta Yarza

Larunbat hotz, euritsu eta desatseginaren goizeko 8ak dira. Gaiztarron eguneroko erosketak egitera noa, eta, hurbildu ahala, ahots dibertigarriak entzuten ditut, ohi baino ozenago eta tresna-hotsez. Zer gertatzen da? Hor dago talde adoretsu bat, Gaiztarroren jaiotza prestatzea erabaki duena, duela urte batzuetatik egiten ari diren bezala. Kosta egiten zaie talde-lanari buruz ados jartzea, nor arduratzen den zertaz, baina ez dute denbora asko behar izaten martxan jartzeko.

image001   (gehiago…)  »  

80 urteko anexioa: oposizioa

2020, Abenduak 15

dv-1967-12-20-2

Diario Vasco, 1967-12-20

Urtean zehar anexioaren 80. urteurrenari eskaini diogun artikulu sortari amaiera emateko, altzatarren artean Donostiarekin bat-egitearen proiektuak aurkitu  zuen oposizioari erreparatuko diogu. Gerran garaitutako gehiengo nazionalista eta errepublikarra baztertuta, oposizio hori gainerako herritarrek bakarrik egin zezaketen, gutxi gorabehera erregimen frankistarekiko jarraitzaileak edo moldatuak. Anexioaren aurkako jarrera herri-kontsulta baten bidez adierazi ahal izatea eskatu zuten, baina boteretik nahia hori zapuztua izan zen.

Gerra amaitzear zegoela, 1939ko martxoaren 25ean, Unidad egunkariak Donostiako “Udalbatzaren bilkura gogoangarri” baten berri eman zuen. Bilkura horretan ondoko udal batzuen bat-egitea bultzatzea onartu zen. Altzan, aurreko saiakera guztiek porrot egin zuten Udalaren gaitzespenagatik (1925) edo herri-kontsulta baten bidez (1915). Baina, oraingo honetan, erregimen frankista berriaren ezarpenak hiriburuaren interesak babestu zituen, alboko herrien kontura handitzeko nahia asebeteta ikusi baitzuen.

  (gehiago…)  »  

2021eko egutegiak

2020, Abenduak 12

2021Gaur goizean Altza 2021 egutegia banatu dugu Larrotxenen, osasun-mugek eta eguraldiak baldintzatutako egoera berezi baten erdian. Hala eta guztiz ere, Larrotxene kultur etxearen laguntzari esker, argazki-erakusketa atondu ahal izan dugu babesean, komentatutako bisitak egin eta egutegiak banatu. (Argazkiak hemen)

Intxaurrondo: ibilbide bat iraganetik/Un recorrido por el pasado” erakusketaren parte dira 2021ean zehar gure ondoan edukiko ditugun bi argazkiak.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Ekaina 2025
A A A O O L I
« mai    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2025, Maiatzak 3)
    «Sorprendente documento e impresionante trabajo. Zorionak eta aurrera!!! »
  • Mariano Pérez de la Cruz
    (2025, Maiatzak 1)
    «En mi etapa en PEBSA de la Coruña, coincidí con Paco Lasa y he de afirmar que su pragmátismo y ...»
  • Ricardo Maritxalar
    (2025, Apirilak 27)
    «En el caserio Mirabarkera (para nosotros Miramarca) nació mi padre Ricardo Maritxalar Leiñena (1918-1973). Hijo de Jose Melchor Marichalar Larrañaga, ...»
  • Iñaki
    (2025, Otsailak 26)
    «¿Cuántas de las especialidades q se anunciaron en el año 85 se ofrecen hoy en ese ambulatorio? Algo tan elemental ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2025, Otsailak 25)
    «Ezkerrikasko Antxon por tu inestimable trabajo en nuestro querido barrio, zure laguna Marisah, »

etiketak


Sarean