Centaurotik Gazte-Lekura: Familia Buruen Elkartea (3)
Antxon Alfaro
Familia Buruen Elkartearen egoitza Errotetako jaietan (1968)
1964 urtean, diktadura frankistak, erregimeneko hainbat sektoreren artean eztabaida gogorrak izan ondoren, Eliza Katolikoaren hierarkia barne, Familia Buruen Elkarteen eraketa arautzen zuen lege-proiektua onartu zuen. [1]
Urtebete geroago, 1965eko udan, Altza Barrutiko Familia Buruen Elkartea legez eratu zen. Bere lehen presidentea José María Fernández Zurdo izan zen, urte batzuk aurrerago Donostiako Udaleko zinegotzi izango zena. Ondoren, presidenteetako batzuk izan ziren: Félix Iranzo Expósito, Antonio Moreno Fernández, Felipe Martín Rodríguez… (gehiago…) »