Herrerako elizan ia edukiera guztia beteta, eta, San Luis Zaindariaren Jaien barruan, Trebera Taldearen emanaldi batez gozatu dugu. Mocedades Oroituz izan da gaia eta bere abesti ezagun asko aletzen joan dira, publikoak taldearekin batera abestu dituen azken biak barne. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »

Euskal Giroa Elkartea
Urtero bezala datorren igandean, hilak 15, gure X. Boilur azoka ospetsua antolatzera goaz, goizeko 10:30ean hasi eta 14:00etara arte iraungo duena. Iñaki Olaziregik eta bere taldeak antolatuta, Herrerako San Luis emparantzan kokatuko da. Bere apaltasunean, auzo baten eremuan hasten den guztia bezala, baina hiri dimentsio batekin ospatuko da. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »

Patxi Lazcanok Tokiko Bildumarako transkribatu dituen azken dokumentuen artean, 1750ean datatutako bat dago, bereziki interesgarria, lehen aldiz Urumeako Sarrueta portua Herrerarekin eta Pasaiako badiarekin esplizituki lotzen duen froga dokumentala eskaintzen digulako:
“Digo que mis partes como mayorales de los boyerizos, condujeron todos los materiales de madera y tabla desde el Puerto de Sarroeta a la Errera que es en la Playa y Canal del Pasaje ” [1]
(gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Ekainaren 5ean, orain dela berrogeita hamar urte, Gabriel Aresti hil zen. Hiru urte geroago, 1978. urtean, Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintzialak “Agiriak. Euskal poetak eta artistak G. Aresti-ren omenez” liburua argitaratu zuen, . Lan kolektibo horren koordinatzailea Juan San Martin izan zen eta bera arduratu zen garai hartan poesiagintzan ari zirenekin harremanetan jarri eta parte hartzera gonbidatzeaz.
Garai hartako 52 poeta bildu zituen ekimenaren inguruan, eta horietako bi altzatarrak: Joan Mari Irigoien Aranberri (Altza, 1948-2023), “Altza edo herri baten heriotza” poemarekin, eta Gurutze Mujika Iturbe herreratarra (Altza, 1950), , “Itsubia“ ezizenez sinatzen zuena, “Sua erretzen” poemarekin. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Ostegunean, ekainak 5, eta aurtengo Naturaldiaren egitarauaren barruan, Basografia izenburuko jarduera burutuko da Egoitz Arruti Uriaren eskutik. Saioa Tomasene kultur etxean izango da, 19:00ean, euskaraz.
Basografia, oro har, basoekin dugun harremanaren inguruko hausnarketa bat da. Besteak beste, naturaren kontenplazioak pertsonen artean izan dezakeen eraginaz hitz egingo da, eta, adibidez, baso bat begiratzeko modua erakutsiko da. Era berean, irudiak, zehazki, argazkilaritzak egun duen boterea aztertuko da, eta horri buruzko iritziak plazaratzeko saioa izango da. Finean, Basografia inguruan dugun zaratari ihes egin, eta naturarekin konektatzeko tresna gisa argazkilaritza erabiltzeko saiakeraz arituko da. Horretarako, hainbat urtetan zehar basoan jasotako erakutsiko dira, eta, baita ere, ezkutuko kamera bidez grabaturiko animalien irudiak ere. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »

Malu Adurizen aurkezpenaren laburpena Marijuandegin, maiatzaren 3an, Martuteneko Jane ’s Walk ibilaldian. (Arg.: Asier Pagoaga)
Joseba Patxi Aduriz, Ruben Barron Aduriz, Malu Aduriz
Ba al zenekien Astarbe-enea etxearen oinarrian Marijuandegi baserria dagoela edo Marijuandegiren gainean eraiki zutela Astarbe-ene 1950 inguruan? (gehiago…) »
Iruzkinik ez »

Euskal Giroa Elkartea
Makro eta mikro esparruetan ikusten duguna ikusita, pixkanaka-pixkanaka inbaditzen ari zaizkigun sentsazio ia derrotista horietatik ateratzea, duela gutxi esaten zen bezala, ez da erraza, baina Herreran haize fresko pixka bat antzeman daiteke eta gustatu egiten zaigu. Bi aste hauetan ikusi dugu Kantujira bere urteroko bazkaria egiten Euskal Giroan, (gehiago…) »
Iruzkinik ez »

Maiatzaren 6an Altzako Historia Mintegiak ibilaldi historikoa egin zuen Ametzagaina inguruan Altzako Institutuko DBHko 1. mailako 80 ikasleen parte hartzearekin. Ikasleak bi taldetan banatu ziren, ibilaldia erosoagoa egiteko. Talde bakoitzean historiadore bat zegoen azalpenak egiteko, konkretuki Itziar Arbide eta Mikel Ubillos, biok Altzako Institutuko irakasle ohiak. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »

Atzo, hilak 15, Euskaraldiaren laugarren edizioa hasi zen, eta hilaren 25era arte luzatuko da. “Elkar mugituz egingo dugu!“. Aurrekoetan bezala edizio hau jardueraz beteta dator. Hona hemen Altza Herrian antolatu direnak: (gehiago…) »
Iruzkinik ez »

Arg.: Asier Pagoaga
Koro González Galarraga
- Egunon. Ongietorriak, gaur, maiatzaren 3an, JANE’S WALK Donositako Elkarteak, Sarroeta Auzo Elkarteak eta Altzako Historia Mintegiak prestatu duten ibilaldi honetara.
- Ni, Koro González Galarrga nauzue. Miguel Galarraga Mancisidor zenaren biloba. Orain azalduko ditudanak, aitonak eta ingurukoek esanda adieraziko dizuet… Baita neonek ikusi eta bizi izandakoak ere.
- Aitona Miguel, Zumaiako Artadiko “Torre” baserrian jaio zen. Maiorazgoa ezenez gero, Donostiara etorri zen “babarrun” bila.
Bertako etxe nagusi batean LOREZAIN bezala lan egin zuen.
Etxe hartako sukaldari Ramonarekin ezkondu eta 1919ko Apirilaren 19an, Martuteneko Estankoa erosi zuten. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »