Atala: ‘Tokiko Bilduma’

Eliz-Ondo taberna: Arriberriko familia- eta auzo-historia bat

2026, Urtarrilak 26

c100547

Antxon Alfaro

Satur Ariztegi Telletxearen heriotzaren ondoren, haren anaia Juantxo Ariztegik dohaintza baliotsua egin dio Altzako Tokiko Bildumari: Saturrek urteetan zehar gordetako 1960 eta 1970eko hamarkadetako dokumentu eta argazki sorta zaindua.

Material horren artean, Altzako Auzo eta Jabeen Elkartearen lehen urteekin lotutako agiriak daude, baita Gazte-leku elkarteari buruzkoak ere. Baina, zalantzarik gabe, Arriberri auzoko Eliz-Ondo tabernaren inaugurazioko argazkiek osatzen dute multzo esanguratsuenetako bat. Irudiak Felix Iranzo argazkilari altzatarrak egin zituen, eta gaur egun gertakari haren lekukotza grafiko bikaina dira.   (gehiago…)  »  

Altzako txokoak Galarzaren postaletan

2026, Urtarrilak 5

galarza-panelaJoan den abenduaren 16tik urtarrilaren 31 arte Altzako txokoak Galarzaren postaletan erakusketa ikusteko aukera egongo da Tomaseneko sarreran, liburutegiaren ordutegian. Erakusketa honetan ikus daitezkeen irudiak San Telmo Museoko Galarza argazki funtsetik hartuak dira. Funtsa hori Gregorio González Galarza (Zegama, 1869/Donostia, 1948) eta bere seme Carmeloren lanekin osatuta dago.   (gehiago…)  »  

Sagardotegiak Altzan 1931-1933 urteetan

2025, Abenduak 9

pellizar-l16439

XX. mendearen hasieran sagardotegiak modan jarri ziren Altzan eta Urumeako eskualdean. Ordura arte  sagardogintza etengabeko gainbeheran murgilduta zegoen, baina industrializazioarekin batera gizarte eta ohitura aldaketa handiak izan ziren eta, besteak beste, aisialdirako kultura zabaldu zen. Sagardotegiak, etxeko produkzioa saltzearekin batera, toka eta boloak, bertsolaritza edo soinuaren inguruan biltzeko lekuak bilakatu ziren.   (gehiago…)  »  

“Nuestra Señora de Hua” naoa (1598)

2025, Azaroak 23

ubako-ama-c5120

Iñigo Landa Ijurko

Simancaseko Artxiboan 1598ko dokumentu interesgarri bat gordetzen dute, Ubako ermitako Ama Birjinaren izena duen ontzi bati buruzkoa: “Nuestra Señora de Hua” naoa. Dokumentuak Albaolak duela gutxi Ondartxon eraiki eta uretaratu duen San Juan ontziaren erreplikaren antzeko neurriekin egin den ikuskapen ofiziala eta tonaje-ziurtagiria jasotzen du.[1]   (gehiago…)  »  

Domingo de Arnao Bidaori emandako lizentzia hiru esklabo beltz eramateko Ameriketara (1537)

2025, Azaroak 7

(Arg.: San Telmo Museoa, 1935)

Arnaobidao (San Telmo Museoa, 1935)

Iñigo Landa, Juan Carlos Echeveste

Indiako Artxibo Orokorrean jarraian komentatzea merezi duen dokumentu hau aurkitu dugu: 1537ko Errege Zedula bat, non Domingo de Arnao Bidaori -Donostiako bizilagun eta Arnaobidao oinetxe altzatarraren jauna izandakoa- Ameriketara hiru esklabo beltzekin batera joateko baimena ematen zion, Koroak bere kolonietara bidaiatzeko garatu zuen lizentzia sistemaren adibide tipikoa.

1492an kontinente berri bat aurkitu ondoren, Espainiako monarkiak sistema administratibo bat ezarri zuen Indietara emigratzeko eta kolonizazioan parte hartzeko. Baldintza legal eta administratibo zorrotzak ezarri zituen: odol garbitasuna frogatu behar zen, deskribapen fisikoa eman faltsutzeak ekiditeko, bere familiarekin bidaiatu behar zen edo, bestela, baimen berezia lortu, eta izapideak Sevillako Kontratazio Etxearen bidez egin behar ziren. Arauak zorrotzak izan arren, legez kanpoko emigrazioa zerbait arrunta izan zen.   (gehiago…)  »  

80 metro historiaz: Nexgraff-en horma-irudiaren aurkezpena Tomasenen

horma-irudiaren-ondoan

Igande goizean, Tomasenen giro polit batean 40 lagun bildu ginen Nexgraff artistak Harri Berri haur eskolaren sarreran margotu duen horma-irudiaren aurkezpenean. Hasieran Bizarrain euskara elkarteko Butxek hitza hartu zuen ekimenaren nondik norakoa azaltzeko. Segidan, Nextorrek atzean dagoen sorkuntza-prozesua nolakoa izan zen eta nola gauzatu zen partekatu zuen: hasierako zirriborroetatik hasita, kolore-aukeretatik, Altzaren historiaren sei aro nagusiak nola islatu zituen azalduz. Gauzatze lanean Aitor eta Santiren laguntza izan du, aurkezpenean bertan egon zirenak. Bere azalpenak argitasun berezia eman zion lana ulertzeko, eta han bildutakook artista baten sortze-prozesuaren lekuko izateko aukera izan genuen.   (gehiago…)  »  

“Nueva iglesia”

2025, Uztailak 1

alza-iglesia-1-7-15-p3

La Constancia, 1915-07-01

“Ayer tuvo lugar el hermoso acto de inaugurarse la nueva iglesia parroquial de la villa de Alza, dándose la feliz coincidencia de que fuese en el mismo día en que, un año ha, se puso la primera piedra. En el término justo de un año, han visto los honrados habitantes de Alza, construirse su hermosa iglesia, clara, elegante y espaciosa, siendo dirigidas las obras pro el distinguido arquitecto señor Gurruchaga. Buena necesidad tenían de ello, pues el antiguo templo pequeño y mal acondicionado, no servía ya para el objeto.   (gehiago…)  »  

Sarroetako portutik La Herrerara

2025, Ekainak 11

l227781

Patxi Lazcanok Tokiko Bildumarako transkribatu dituen azken dokumentuen artean, 1750ean datatutako bat dago, bereziki interesgarria, lehen aldiz Urumeako Sarrueta portua Herrerarekin eta Pasaiako badiarekin esplizituki lotzen duen froga dokumentala eskaintzen digulako:

Digo que mis partes como mayorales de los boyerizos, condujeron todos los materiales de madera y tabla desde el Puerto de Sarroeta a la Errera que es en la Playa y Canal del Pasaje ” [1]

  (gehiago…)  »  

Ibilaldia Altzako Institutuko ikasleekin

2025, Maiatzak 20

uba-institutua-20250506

Maiatzaren 6an Altzako Historia Mintegiak ibilaldi historikoa egin zuen Ametzagaina inguruan Altzako Institutuko DBHko 1. mailako 80 ikasleen parte hartzearekin. Ikasleak bi taldetan banatu ziren, ibilaldia erosoagoa egiteko. Talde bakoitzean historiadore bat zegoen azalpenak egiteko, konkretuki Itziar Arbide eta Mikel Ubillos, biok Altzako Institutuko irakasle ohiak.   (gehiago…)  »  

Angelubeako toponimia 1806an: paisaiaren altxor linguistiko txikia

2025, Maiatzak 3

l22778

Sarrueta, 1852

Toponimia, lekuak izendatzeko erabiltzen dugun izen-multzoa, gure tokiko historiaren kultura-ondarerik baliotsuenetakoa da. 1806ko dokumentu notarial batean, “D. Sebastián Gregorio eta Dª Rosalía de Garay eta Juan Antonio de Eguilor arteko judizioz kanpoko banaketa” izenekoan, Sarruetako mikrotoponimiaren benetako altxorra aurkitzen dugu.

Toponimoek paisaiaz, garatzen ziren jarduerez eta nabarmentzen ziren elementu naturalez hitz egiten digute. Ondare linguistikoaz eta euskararen eta gaztelaniaren arteko bizikidetzaz ere hitz egiten digu, baita beste substratu linguistiko esanguratsuez ere, gaskoia kasu.

1806ko dokumentuak Sarruetan kokatzen gaitu, Angelubea baserriaren inguruan, Altzako Herrian. Anguelubea ondasunen banaketa honen erdigunea da, eta bere inguruan lursail ugari daude, bakoitza bere izenarekin.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Otsaila 2026
A A A O O L I
« urt    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728  

RSS

Azken iruzkinak

  • Fernando Domínguez
    (2026, Urtarrilak 21)
    «Conocí a su Padre porque me ayudó junto a su hijo, creo que se llama Carlos, al tener una avería ...»
  • Jon Mikel
    (2026, Urtarrilak 9)
    «Jaiotza ederra da. »
  • Javi Castro
    (2025, Azaroak 7)
    «Aportación muy completa e interesante. »
  • zapi
    (2025, Urriak 1)
    «ekintza ikusgarria eta erabat berritzailea gure Herriaren nodik norakoak belaunaldi berriei hausnartzen laguntzeko.. Proposamen bat..lanaren azalpenetan korrikarako egin zen hormirudiarekin bukatzen ...»
  • Ion Urrestarazu
    (2025, Abuztuak 12)
    «A mi siempre me llamó la atención, pues no parece muy heráldico, y viendo la complejidad de las piezas exhibidas ...»

etiketak


Sarean